Ilargik kriston nahaste-borrastea ekarri du irratira. Eguzki sistema ari dira ikasten eta oso zaila egiten ari zaio planeten ordena ikastea, baina amamak beti dauka irtenbideren bat, ezetz asmatu zelan lagundu dion? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240518_gaurezdagoekolarik_planetak.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Batzuek indarrarekin dena konpondu nahi dute baina askotan irudimena besterik ez da behar irtenbide bat topatzeko, inoiz gertatu zaizue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240510_gaurezdagoeskolarik_irudimena.mp3 Deskargatu hemen.
Hamaiketakoan, gure bokata partekatzean, kontuz ibili behar da. Lehenengo eta behin galdetu behar da ea gure kidea zeliakoa den edo ea alergiaren bat daukan. Zuk alergiaren bat daukazu? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240504_gaurezdagoeskolarik_zeliakoa.mp3 Deskargatu hemen.
Zelan ugaltzen dira landareak? Ilargi hori ari da ikasten eskolan eta zirraratuta etorri zaio amamari kontatzera. Hori eta naturari buruzko beste hainbat gauzari buruz ere ibili dira solasean, beti bezala. Udaberrian sartuta gaudela polinizazioa azaltzen saiatu da gure Ilargi, badakizue zer den? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240427_gaurezdagoeskolarik_loreak_ugaltzen.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik asteburua gurasoen lagun batzuekin pasatu du eta haiengandik gauza berri batzuk ikasi ditu: sua egiten, arrantzatzen,… ze garrantzitsua den gauza berriak ikastea! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240416_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Zelan irtengo zen dena horrelako egun baten? Korrikarako prest egon da gaur amama, luzamenduak eta beroketak egiten, baina Ilargiri petoa ikastolan ahaztu zaio. Ea garaiz heltzen diren, korrika joan beharko baitira Korrikara! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240323_gaurezdagoeskolarik_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
Zer izan nahi duzue zuek nagusiak zaretenean? Amamak Ilargiri kontatu dio nola erabaki zuen baserritarra izatea eta Ilargiri nahiko ogibide ona iruditzen zaio. Txikitatik ibili izan da amamarekin ortua eta abereak zaintzen. Zuei baserriko lana gustatzen zaizue edo nahiago zenukete beste lanbide bat? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240316_gaurezdagoeskolarik_baserritarra.mp3 Deskargatu hemen.
Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.
Zelan konpontzen zarete zure auzokideekin? Gaur Ilargi etxetik bota du aitak, izan ere lagun batekin ibili da zarataka jolasten eta auzokide bat etorri zaie ate joka oso haserre, ezin zuelako lorik egin. Kontatuko digu zelako abentura izan duten eta zelan joango diren barkamena eskatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240302_gaurezdagoeskolarik_ipotxena.mp3 Deskargatu hemen.
Pertsona bakoitza zerbaiten beldur dela argi dago. Ilargik, beldurra izateak, ez duela esan nahi beldurtia izatea ikasi du. Amamak beldurrak erne egotea eta gauzak egitean kontuz ibiltzea eragiten digula azaldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240224_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.