Trumpen garaipenak Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du. Argi daude zeintzuk diren inplikazio politikoak, baina sarritan, ez diegu ondorio ekonomikoei erreparatzen. Zedarriak euskal think tank neoliberalaren hitzetan, armagintzaren sektorea negoziorako abagunea izango da hurrengo urteetan. Euskal Herrian uste baino gehiago dira industria honetan aritzen […]

Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntzaren gainkontzertazioa, itunpeko zentruen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuz. Haien […]

Azkeneko asteetan jakin dugu Txinak DeepSeek izeneko adimen artifizialeko tresna garatu duela. Honek, lurrikara bat eragin du munduko agertoki ekonomikoan eta paradigma aldaketa bat suposatu lezake esfera digitalean. Hau gutxi balitz, D. Trumpen garaipenak prozesu hauek guztiak azkartu ditzake. Hurrengo egunetako deialdi sindikalak errepasatu ondoren, Roser Espeltek adimen artifizialaren inguruko […]

Lanaldia laburtzeko erreforma izan dugu hizpide gaurko saioan. Lanaldia astean 37,5 ordura laburtzeko erreforma azken urte osoan zehar negoziatu du eragile sozialekin Yolanda Diazen Lana eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak. Enpresaburu ordezkariak ados jartzeko borondate ezaren ondorioz, CCOO eta UGT sindikatuekin egindako akordioa aurkeztu dute gabonak baino arinago, orain Ministro Kontseiluak […]

Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu […]

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko […]

Rakel Andrés Hordagoko kazetaria ingurumenaren, landa-munduaren, ekologismoaren eta klima-aldaketaren inguruko gaiak jorratzen ditu bereziki. Joan den asteburuan Otro enero muy cálido’: ¿hacia una” Euskadi Tropical erreportajea argitaratu zuen. Azken hilabeteetako tenperatura altuak joera batetik datoz, ohi baino tenperatura altuagoak dituzten egun eta astak bizitzen ari gara. Klima aldaketaren gaiarekin jarraituz, […]

2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide.  Euskal sindikatuen balorazioa jasoz. Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De […]

Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin. Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen […]