Bilakaeraren inguruan eraiki diren teorietan gen berekoiaren eta talde-portaera sinbiotikoa tesiak kontrajarri dira, espezieen bilakaera zerk bideratzen duen azaltzeko. Alde batetik, Dawkins-en gen berekoia deritzon azalpena George C. Williams-en Adaptation and Natural Selection lanean oinarritua dago eta, haren arabera, bilakaeraren gakoa geneetan dago. Horren aurrean, gakoa organismoan eta taldean dagoela […]

Gaurkoan Josuk Marcel Coderch ekarri du hizpidera, Sarrikon egindako jardunaldi batean ekintzaile antinuklear katalanak aldarrikatu baitzuen artikulu bakarreko legea argitaratu beharko litzatekeela, publizitate ekintza oro debekatuko zuena, publizitatea kontsumora akuilatzearen delitua baita. Iradokigarria zen proposamen xalo eta sinplista horren atzean zegoen mezua, izan ere, kontsumismoa da egungo gizartearen eta daukagun […]

Zientzialari eta ekologista ezaguna izan zen Lynn Margulis estatubatuarra. Biologian eta eboluzionismoan ekarpen ugari egin zituen Lynnek. Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoen eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren (bakterioak eta arkeobakteioak) arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. Honetaz aparte, sinbioegenesiaren teoria ere babestu zuen. Estatu Batuetako zientzietako akademia […]

Basoak bizi behar duela esan genuen aurreko saioan eta, gaurkoan, aktibismoaz mintzatu gara. Proiektu txikitzaileen aurkako ekimen ekologistek basoen aldeko ekintzak egiten dituzte, Baztanen hondeamakinak geldiaraziz edo Ingalaterran misilak desobedientzia zibil baketsuaren bidez eragotziz. Ekosabotaje ekintzak ere egin eta egiten dira, Itoizko urtegiaren lanak geldiarazteko duela 25 urte egindakoa, edo […]

Klima aldaketari aurre egin beharra dela eta, ezarritako helburuetara iristeko, estatuek diruz lagundutako transizio energetikoaren harira, negozioak egiteko aukera berriak sortu dira eta inbertsoreak sartu dira lehian. Badirudi, hala ere, baimenak eta dirulaguntzak lortzeko baldintzak oso asimetrikoak izango direla: korporazio handiak, erregai fosilen eta energia nuklearraren aldeko apustua egin dutenak […]

Lemoizko zentral nuklearraren proiektuaren kontra aldarri egiteko sortu zuten “Lemoiz gelditu” murala Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala Arrastalu eta Vicente Ameztoy margolariek. Hiruen artean margotu zuten, 1980an, Bilboko Erakustazokan mugimendu antinuklearrak antolatutako topaketa batzuen zuzuan. Luzaroan galduta egon ostean, artelana birgaitu eta duintasuna eman zioten Arte Ederren Museoan dago ikusgai […]

Europar Batasunaren bandera urdina da, baina greenwashing edo itxura berdea eman nahi diote. AEBk eta Txinak aurrea hartua diote mundu mailan ekonomia arloan, eta lehia ekonomiko horretan, epe laburrean, oztopoa da klima aldaketari aurre egiteko egin beharreko eraldaketak egitea. Zailtasunak gorabehera, eta dirulaguntzak eta maileguak tarteko, ekonomia berdeagoa, transizio energetikoa […]

Kanta bat aipatuz hasi da Josu Larrinaga gaurkoan ekarri duen gaia azaltzen. Kanta Petti abeslariaren Zaldi emozionalak abestia da, Chomskyren idatzietan inspiratutako ‘Manipulazio estrategiak’ diskokoa, eta gaia, berriz, emozioak eta manipulazio estrategiak. Alice Poma eta Tommaso Gravantek idatzitako Emociones y activismo en tiempos de COVID-19 artikulua hartu du Josuk hizpide. […]

Gaurkoan Iñakik hidrogenoa ekarri du hizpidera. Aspaldi honetan azaltzen eta saltzen ari zaigu uretatik eratorritako hidrogenoa egon daitekeen erregairik garbiena dela eta, era egokian gordez gero, energiaren etorkizun garbia ziurtatuko diguna. Hidrogenoa panacea moduan proposatzen ari dira energiarekin negozioak egiten dituzten enpresak eta dirulaguntza publikoekin negozio berdea egin nahi dutenak, […]