Gaurkoan energia berdeaz mintzo zaigu Iñaki Barcena. Sistema batek funtzionatzeko behar duen indarra da energia, eta bere jatorriaren arabera, energia marroia, beltza, grisa… kolore sorta zabal bat dago energiaren iturrien arabera sailkatzeko. Hidrogenoaren jatorria aztertzen badugu, berriztagarriak diren energia iturriak berdeak dira (uraren elektrolisitik etorritakoa, efizientzia maila baxukoa), baina badira […]

Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten […]

Big oil industriaren goien puntura iritsita, erregai fosilen erdia baino gehiago kontsumitu dugu jada, eta gure gizarteak funtzionatzeko funtsezkoa du, gaur-gaurkoz, erregai fosila. Europaren nagusitasun teknologikoa Errusiako gas merkearen hornikuntza etengabean oinarritu da. Inperialismoak eta geopolitika osoa, gaur egun, erregai horien kontrolean oinarritzen da. Hornikuntza horren gainbeherarekin, garestitzea eta eskasia […]

Gaurkoan Josuk animalismoa eta aberegintza gaien inguruko eztabaidak ekarri dizkigu, Jocelyne Porcher soziologo frantziarrak idatzitako Vivre avec les animaux: Une utopie pour le XXIe siècle liburuaren inguruan. Porcherrek dio animaliak maita daitezkeela, baita beraiek hil eta jan ere, aldi berean. Aberegintzaren aldeko aldarria egiten du eta azaltzen du zergatik egin […]

Ekologismoaren eztabaida zaharretara begira jarri gara gaurkoan, Ernest Garciak idatzitako Ecología E Igualdad. Hacia una relectura de la teoría sociológica en un planeta que se ha quedado pequeño liburuari erreparatu diogu. Umore garratzez idatzia, ekologista guztiak nahi eta nahi ez, azken finean malthusianistak gara” dio, planetak dituen mugak erreferentzia nagusia […]

Gaurkoan Iñakik Entropia izan du hizpide. Nicholas Georgescu-Roegen matematikari eta ekonomilariaren eskutik sortu zen. Giza espeziearen garapen ekonomikoaren ikuspegi ekologiko berri baten oinarriak ezarri zituen 1971n argitaratutako Entropiaren Legea eta Prozesu Ekonomikoa liburuan. Bertan Lurreko baliabide mineral guztiak uneren batean agortuko direlako premisari buruz teorizatu zuen Georgescu-Roegen-ek. Honen arabera, urritasun […]

Filosofiari erreparatu dio gaurkoan Josu Larrinagak, gizakiok naturarekiko dugun harreman antropozentrikoa kritikatzen duen Timothy Morton-en Reciclar la ecología liburuaren harira. Hondamendia geldiarazteko funtzionatzen ari ez den “Ai ama! Nola bizi ahal izango gara pikutara doan munduan?” alferrik galdetzetik, gure espezieak munduarekiko duen harremanaren paradigma ikuspegi filosofikotik aztertzera mugitzen du ikuspegia […]

Gaurkoan greenwashing edo “zuriketa berdea” aztertu dugu. Antonio Turielek hitzaldi batean adierazi bezala, negazionismotik negozionismora igaro dira zenbait lagun. Eragile asko hegemoniaren bila ari dira diskurtso ekologikoa beren parametroaren arabera nagusitu dadin. Berri txarrak ekartzen ditu ekologismoak: kontsumokeria, industrialismoa eta produktibismoa jartzen ditu arazo ekologikoen iturri moduan. Baina badira errelatoari […]

Gaurkoan Josuk polemikoa izan daitekeen gaia ekarri du baina borroka ekologista ganoraz egitekotan kontuan hartzekoa. Baso borroka aipatu genuen lehengo saio batean, eta, Arratiako ekintza iraultza txikien akanpadaren baitan egin zen ekintza baten argazkiarekin ilustratu genuen. Ekintza hartan eukaliptoak erauzi eta aritzak landatu zituzten ekintzaileek, bi ekintza batera: mendiko lur […]

Gaurkoan okelatarako abereak hazteak dituen ondorioez mintzatu gara, batez ere ugaztunak direnak eredu industrialaren eredupean hazten direnean. Animalien sufrimendua, uren kutsadura, CO2 eta metano isuriak, baserri txikiekiko lehia desorekatua… Espainiako kontsumo ministro Alberto Garzónek, asmo onarekin, hainbeste okela ez jateko eta okela prozesatuak osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela esan zuenean polemika […]