Urteurrenekin jarraituz 40 urte betetzen ditu Mamiki konpartsak. Emakumeon konpartsaren sorrera Aste Nagusia jaio eta urtebetera izan zen (1979), Bizkaiko Emakumeen Asanbladak jai herrikoi eremu berri horren partea ere izatea erabaki zuelako. Aldarrikapen feministen bozgorailua izateaz gain, jaietan emakumeentzako elkargune bat eraikitzeko asmoz jaio zen Mamiki. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Mamiki.mp3 Deskargatu hemen.  

Zazkel taldeak gaur gauen Triangune  gunean izango da zuzenean. Hitzordu hori aitzakia hartuta Etxahun eta Irati batu zaizkigu Bilbo hiria irratira. Bi disko kaleratu dituzte, eta maketa bat, Bata, Zazkel eta azkena Ez entzun deiturikoa, laster lan berri kaleratuko dute Aizkorak Zorroztuz taldearekin batera. Uda honetan kantu berri bat Estatu […]

Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi […]

2017ko Aste Nagusian gertatu zen: Gotzaingoak  salatuta,  Hontzak konpartsaren dekorazioa kendu zuten. Konpartsaren dekorazioak “Vatikanoko harategiak” zuen izena, eta han ikus zitekeen Kristo gurutziltzatu bat, eta giza gorputzaren zatiekin osatutako harategi bat. Hau irakur zitekeen: “Hartu eta jan, nire gorputza da eta”. Konpartsaren nahia “desobedientzia zibil eta adierazpen askatasunaren ariketa […]

1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]

Jabi Ortegaren bisita jaso dugu, erraldoiez mintzatzeko. Aste Nagusiaren ezaugarrietakoak ditugu erraldoien kalejirak, izan ere 40 erraldoi ibiltzen dira, Euskal Herriko bazter guztietatik etorrita. GPS bidez koka daitezkeen 3.0 erraldoiak dira. Bihotz Alaikoa ez eze, Deustuko Ondalan erraldoien konpartsako kide ere bada Jabi eta Euskal Herrian barna ibiltzen dira. Bilbokoen […]

Bizizaleak konpartsako Virginaren bisita izan dugu, konpartsa beteranoa dugu, 1978an sortu zen, eta hasierako helburuekin jarraitzen dute, ingurugiroa, ekologia eta ingurunearen aldeko trebakuntza bultzatuz. Ekologistak Martxan taldetik bultzatutako konpartsa dugu egun. Urte guzti hauetan konpartsa aldatuz joan da baina hasierako sortzaileak oraindik dabiltza konpartsakide, Virrek kontatu digunez “esperientziadun konpartseroak” esaten […]

Ibairen eskutik Txori Barrote konpartsaren ibilbidea gogoratu eta 30. urte betetzen dituen honetan antolatu dituzten ekitaldien inguruan mintzatu gara berarekin. Elkartasun keinu eta ekarpenekin osatutako konpartsa da, jendeak euskal preso eta iheslarien alde ematen dituen ordu eta minutuekin. Berari ere, hortaz, Aste Nagusiak zenbat segundo irauten duen galdetu diogu. Aste […]