Aritmetika arazoak aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek idatzitakoa, Tapiaren laukoteak Azkaraten zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Paul Brady irlandarra izan dugu jarraian gonbidatu. 2001ean Dublinen zuzenean grabatutako I Want You to Want Me.kanta handia entzun dugu, baita Van Morrisonekin batera egindako Irish Heartbeat ere. Jamaikatik […]
musika
Proposamen ugari ekarri ditugu Bilbo hiria irratiko kultur artefaktura. Lehenengo Saioa taldeko Kamila Zubeldiarekin berba egin dugu. Marieder Iriartek eta Kamila Zubeldiak osatzen dute Saioa taldea. Folk akustikoa lantzen dute eta hirugarren lana argitara berri dute. “ Hiru , hamalau” deiturikoa, hirugarren lana, hamalau kantu berri, argazki bat, hamalau autore […]
Gaurko saioan Kalakan taldeko Jamixele izan dugu bide lagun Uda honetan esku tartean dituzten proiektuak izan ditugu mintzagai. Donibaneko jaietan aurkeztutako Musikaz ikuskizuna aurkeztu digu. Kalakan, L’Incontro, Itziar Barredo, Iñaki Salvadorrek elkarrekin emandako ikuskizuna da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/piperpolis/180703pipe_Kalakan_Ene%20Kantak.mp3 Deskargatu hemen.
Kaixo entzule. Nacho Vegasek bere bakarkako bideari ekin baino lehen, Ramon Lluís Bande poetarekin batera proiektu bitxi bat grabatu zuen asturieraz, Diariu izenekoa. Gaurko saiora ekarri dugu elkarlan horrek eman zituen bi diskoen lagin txiki bat. Jaraian, Mallorcako Antonia Font taldearen Batiscafo Katiuscas disko gogoangarritik ateratako bi abesti programatu ditugu. […]
Gaurko urrezko kantua aspaldian Dr. Feelgood-ek grabatu zuen Wilko Johnson-en She Does it Right izan da. Jarraian, Alton Ellisek Jamaikako rocksteady-aren garaian egin zuen La la means I love you izan dugu. Gero Imanolek Klabelin Komik taldearekin grabatu zuen Josepa Mendizabal Zaldibian entzun dugu. Kantua Gabriel Arestiren hitzekin konposatu zuen […]
Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu […]
Gaurkoan Handicap taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Itxaropena elkartearen inguruan sortutako proiektua dugu. Itxaropena elkartea Gasteizen kokatuta dago eta ikusmen urriko pertsonekin lan egiten dute, hainbat proiektu dituzte martxan. Taldeko bateria joleak, Jon Larrañagak kontatu digu taldearen ibilbidea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Handicap_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Anariren musika izan dugu bidelagun. Ostegunean jasoko du Adarra saria Donostian, horren aitzakian bere musika entzun eta gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan. Anari izenarekin ateratako lehen diskotik abiatu dugu zaioa eta Epiligo bat azken lanera ere gure gustuko kantuak entzuteko aukera izan dugu. Saioaren bigarren atalean Aho […]
Eskorbutoren Maldito país kantuarekin hasi garen arren, gaurko urrezko kanta Kaliforniako The Runaways taldeak egindakoa dugu. 1976an kaleratu zuten euren lehendabiziko grabazioa. The Runaways, Kim Fowley-ek sortua, neskatilek sortutako lehenengo rock taldea izan zen. Cherry Bomb izeneko abestia taldearen lehenengo singlea izan zen. Blackmail B aldean zetorren kanta, baita Lou […]
Ashley Hutchings baxu joleak sortu zuen Steeeleye Span taldea 1969an, Tim Hart eta Maddy Prior-ekin. 1972an taldea bide guztiz tradizionaletik aldendu zen. Rick Kemp, Bob Johnson eta Peter Knight sartu eta Hutchings zein Martin Carthy joan ziren. Below The Salt bildumatik kantu batzuk entzun ditugu. Spotted Cow gure gaurko urrezko […]
