Irailarekin batera bueltan da Bilbo Hiria irratiko kultur artefaktua Piperpolis. Gaurkoan Haxotz taldeko Jon eta Jokin batu zaizkigu saiora.  Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu,eta melodikoarekin,  H deituriko lana argitaratu berri dute. 7 kanta osatutako lana, Urtzi Izarekin egin dute lan , bere Bilboko estudioan. Ostegunean Bilboko […]

Gaurko saioan  Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa […]

Mushkum taldeak argitaratu berri du bigarren lana “Nire totem animalia” izena du. Juncal Altzugarai, kantaria izan da saioan, Bilborock aretoan zuzenean aurkeztuko dute diskoa Aste Nagusian.  Lehen diskoaren ostean, eta hainbat kontzertu eta entseguren ondoren, handitu egin da taldekideen arteko elkar ezagutza. Bigarren disko honetarako ideia argiago bat  izan dute  […]

Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. […]

Poesiaren librotasunaren aldeko borrokak itxura formala hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren funtzioaren nolakoa dago beti, eta horretan berebiziko garrantzia ukan zuten Xabier Lizardiren jarrerak eta obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako poesiaren autonomia begiratzearren. «Lizardi nirea da, nire esku biak, nire poesia eta nire herria nireak […]

Noizean behin, gai bat hartu eta haren gaineko musika aukera aurkezten dizuegu, Bob Dylanek aspaldi egindako Theme Time saio tematikoen ideia hartuta. Gaurko saioan zubiei buruzko kantuak aukeratu ditugu. Zubiak bi aldeen arteko loturak dira, askotan batasunaren metafora ere bai. Ibaia (Ruper Ordorika), Misty Morning, Albert Bridge (The Pogues), Building […]

Gaurkoan The Waterboys eskoziar taldearen The Whole Of The Moon kantu arrakastatsua izango dugu hizpide. 1985ean konposatu eta This is The Sea diskoan argitaratu zuten. The Waterboys taldeak musika mota asko jorratu ditu: folk, rock, zelta musika… 1993an taldea desegin eta Scottek bakarkako ibilibideari ekion zion, ondoren 2000. urtean taldea […]

Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart-ek Marie Bidartek sortu duten taldea dugu Behi Bideko Andere Xuriak (izen iradokitzailea benetan) eta proiektu honetan abesti klasikoak berregiten dituzte prisma oso pertsonal batetik. Damien Juradok bide luzea egina du jada, guk 1999ko Rehearsals for Departure diskoarekin ezagutu genuen eta geroztik beste hainbat disko kaleratu […]