Nekatu naiz bidea bakarrik egiten ….horrela hasten da Etxeren disko berria, intentzioak nabarmen erakusten dizkigu lehenego kantuan.Etxe musikariak ‘Supernova’ diskoa aurkezten dabil egun hauetan . Zazpi abestiz osatutako lanaz aritu da saioan. Estudioko seigarren lana du. Eztanda egin eta izan berri bat bezala “supernova” lanean bildutako kantuak ondu ditu. Bilboko […]

The Delfonics taldeak grabatutako urrezko kantu bat entzun dugu gaurko saioa hasteko. 60ko hamarkadaren bukaeran soul era propioa garatu zen Filadelfian. Horren baitan, 1968an Thom Bell eta Wilbert Hart-ek idatzitako La-La (Means I Love You) oso arrakasta handia lortu zuen. Kantu horren beste hiru bertsio entzun ditugu ondoren: Jamaikan urte […]

Banden Lehiaren X edizioa aurkeztu dute. Euskal musika sustatzea xede duen lehiaketa honek musika talde euskaldun amateurrik onena aukeratzen du eta aurten, bere X. edizioa ospatuko du. Hori dela eta, inoiz baino sari gehiago banatuko ditu irabazleen artean.Banden Lehiaren X. edizio honetan lehiaketaren dinamika aurreko urtetakoa izango da: musika taldeek […]

Gaurko saioan  Kantuaetan dantza ikuskizuna izan dugu mintzagai Iñaki Goirizelaiarekin batera. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX  Mikl Markez eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak sortu ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere, Urriaren 6an oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikarekin eta hogeita bost […]

Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest Emakumeen Hip Hop jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute larunbaterako. Aurten agertokia aldatu eta kalera irtengo da, Bilboko Areatzan ospatuko da, jende guztiari eskainitako jarduera ugarirekin eta kontzertuz betetako etengabeko zortzi ordu baino gehiagorekin, toki eta nazioarte mailako artista azpimarragarriekin.La Basu kantaria izan da gurean. Goizeko […]

Era Batera taldeak “Antipodetan” lana aurkeztu digu, Gaizka Salazar eta Jurgi Ekiza batu zaizkigu. Talde berria,  kantu berriak,  baina ezagunak eta ez hasi berriak dira. Era Batera uda aurretik aurkeztu zuten Antipodetan kantua eta proiektua gaur aurkeztu digute.  Gaizka Salazarrek sustatutako taldea dugu, Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak […]

Aiko Taldeak Euskal museorekin lortutako akordioari esker dantza ibiltaria bertan eskainiko du. Euskal museoa izango da Dantza Ibiltaria ikastaro egonkorren denboraldi berriaren egoitza, astelehen guztietan, urritik ekainera. Horrela, urriaren 1etetik aurrera, Euskal museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehenetan guztietan 18:00etatik 19:30etara eta maila aurreratua 19:30etatik 21:00etara. Jendea animatzeko […]

“Margolaria” dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek. Mikel Urdangarin bakarlariaren atzetik ibili da Oier Aranzabal, bi urtez jarraitu du sortzailea, dokumentalean sortzearen inguruan dabiltza. Mikel Urdangarinek eramango gaitu hara eta hona baina ez da Mikel Urdangarinen dokumentala. Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa […]