Gaurko saioan Baloreak egitasmoa ezagutu dugu. Baloreak giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortutako proiektua da, 8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika talde bat du ardatz. Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier kantua biziki gustuko duten bost neska-mutil dira. Baloreak giza balioei balore handiz helduko dien proiektu berritzailea da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181011_Baloreak_egitasmoa.mp3 […]
musika
The Smiths taldeko kantaria izandako Morrisseyren Viva Hate estraineko bildumaren hirugarren kantua dugu Everyday Is Like Sunday is the third track of Morrissey’s debut solo album, 1988ko maiatzean argitaratua. Hainbat artistek egin dituzte kantu honen bertsioak, eta guk gaurkoan The Pretenders, 10 000 Maniacs, Armageddon Dildos, Colin Meloy (The Decemberists) eta Mexrrissey […]
Eñaut Elorrietak Harian izeneko proiektua aurkeztu du. Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ariko da. Euskadiko Orkestra sinfonikako bost musikarik osatzen dute, bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua. Bere ibilbideko errepertorioko kantuak moldatu dituzte eta baita bertsioak prestatu. Kantu berriak ere sortu ditu hari laukotearekin batera. Kantuen moldaketak Fernando Velazquez, Carlos […]
‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen zikloak Amorante, MICE, Petti Zuriñe eta Fran –Hesian,Mikel Urdangarin, Nizuri Tazuneri gonbidatuko ditu urrian eta azaroan. Astelehenean abituko dira kontzertuak Bilbon Euskaltzaindiaren aretoan Amoranterekin. Bigarren urtean gainera zikloa Donostian ere emango da, asteartetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzak sei kontzertu akustiko hartuko ditu udazkenean, euskal musika sustatzeko helburuarekin. […]
Gaurko saioan Pauline & Julitte kantariak batu zaizkigu. 2014 urtean ezagutu zuten elkar eta 2015ean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuak ematen hasi ziren. 2017an atera dute aurreneko diskoa, Hegaldaka izena duena.Bilbon izan dira eta Hegaldaka lana ekarri digute. Saioaren bigarren atalean Gotzon Barandiaranek argitaratutako liburuaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Gotzon […]
Gaurko urrezko kantua Ruper Ordorikak grabatutako Martin Larralde izan dugu. Hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batekoak dira, Bordaxuri edo Galerianoaren kantuan oinarritutakoa. Guk berton, Kafe Antzokian, duela 13 urte zuzenean grabatutako bertsioa jarri dugu. Martins 4 grabazioa Glasgoweko Royal Concert Hall-en grabatu zen zuzenean. Martin Carthy, Martin Taylor, Martin Simpson eta […]
Udazkenarekin iritsi da Benito Lertxundiren hamaseigarren diskoa Ospakizun gauean, eta lehen aldiz autoprodukziora jo du. Kantaita Enea Records zigiluarekin batera argitaratu ditu kantu berriak. 10 kantu berri bildu ditu lan berrian. Udazkenarekin batera oholtzan aurkeztuko ditu, baina lehenago ere hedabideei tartetxo bat eskainiko die lan honetaz berba egiteko. Gurean ere […]
Gaurko urrezko kantua 1930ean Mississippi Sheiks taldeak grabatutako Sitting on Top of the World dugu, denborarekin klasiko a bihurtutakoa, blues, folk, country, bluegrass, rock eta jazz esparruetan. Walter Vinson eta Lonnie Chatmon-ek konposatu zuten eta hiru minutu eta hamar segunduan grabatu zuten. Kantu honetan baikortasuna adierazten da, nahiz eta garai […]
Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare […]
Gaurko saioan MG Banda izan da, Arratiako ska-reggae taldeak, MG Banda, lan berria plazaratu du “Hamelin” deiturikoa, laugarren lana du. Erika eta Biser batu zaizkigu. Azken lan honekin taldeak denboran zehar izan duen bilakaeraren berri eman nahi izan du, reggea oinarri, bide berriak landu dituzte. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko […]
