Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]

XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren […]

Bizitzaren atal garrantzitsua dugu heriotza, azkenengoa, hain zuzen ere, eta milaka herri kantu daude gai horren inguruan. Guk gaurko Theme/Time  horren inguruko kantu sorta bat aukeratu dugu non heriotza edota hilak protagonista diren. Aproposa iruditu zaigu Alvaro Ortegaren Olimpo Rock marrazkia hau ilustratzeko, rock mundutik beste mundura joan ziren izarrez […]

Gaurkoan Miren Narbaiza musikariaren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen bakarkako lanaz mintzatu da. MICEren, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dugu, 2017ko udazkenean argitaratu du lana nahiz eta bazebilen zuzenekoak ematen bakarka. Berako Atala estudioan grabatu du MICEk diskoa, analogikoan, hirukote formatuan, Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirrerekin […]

Zinebin bertoko begiradak sailean Atrapados por la serpiente dokumentala proiektatuko da. Cancer Moon taldearen inguruko lana dugu. Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu duten filmak Cancer Moon Bilboko rock taldearen ibilbide pertsonalean eta taldekoan sakontzen du. 80ko eta 90ko hamarkadetan aitzindaria izan zen taldearen beste begira ekarri dute. Josetxo Anitua […]

Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]