Gaurkoan Rafa Ruedak Iker Martinez Oñatiarraren bakarkako lehen lana ekarri digu “Itzalen mundua” deiturikoa. Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paraleloki, baina, bakarkako bideari ere heldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170616_Rafa_Iker%20Martinez.mp3 Deskargatu hemen.

Musika desberdinak denetarik gaur, Musiblan. Hasteko Alex G. Philadelfiako multiinstrumentistaren musika, Sun Ra and his Arkestra ere gurean, izan ere maiatzean bete baitziren 100 urte jazz musikari bikain honen jaiotzatik. Boubacar Traoré Maliko sustraietatik abesten eta Mount Eerie, azken bolada honetan liluratuta gauzkan taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170606musibla-017.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=avFxYULTGjk

Musika underground elektronikoari emandako espazio berria Bilbo Hiria irratian, Random Apocalypse Musika Elkarteak bultzatutakoa. Gaur argitaratu dugu lehenengo saioa eta, aurrerantzean hilean behin (antenan hileko lehenengo asteazkenetan), gure ordubeteko espazioan artista ugari izango ditugu beraien proposamen musikala aurkezten estilo elektroniko anitzetan. Random Apocalypse, underground musikari emandako elkarte bat da. Bereziki, […]

Lurrazpiko doinuak saioaren lehen atalean Easyer, Normal’s Killer eta Mr. Apocalypsen inprobisatutako B2B hirukoitza daukagu entzungai. Random Apocalypsek antolatutako bigarren festako itxiera saioa. Kafe Antzokiko Stereorocks Klubean ospatu zen festa eta, bertan, hainbat artistek hartu zuten parte. Jaia abiatzeko Cecilia Payne talde bilbotarrak beraien zuzenekoa eskaini ziguten. Ondoren DJ saioak […]

Erraiak proiektua aurkeztu digu Rafa Ruedak.  Erraietako barne ibilbide bat, proposatzen digute Erraiak proiektuko kideak. 10 kantu sortu dituzte, testu eta ilustrazioekin. Musika, hitzak eta irudiak nahastuta, formatu berezi batean editatu eta zabaldu dute lana. Kajatxo batean aurkitu ahal izango dituzue hamar postal berezi. hamar abestien letrak, hamar literatur ale […]

Gaurko saioa Ipar Euskal Herriko musikaria ekarri digu Rafa Rueda, Paxkal Irigoyen. Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestraren “Kontsumo Produkto” disko berria argitaratu berri du, hamar kantuz osatua da diskoa. Ipar Euskal Herriko proiektu artistiko ugaritan ibilia da Paxkal Irigoyen besteak beste Zezenaren Taldea, Bilau, Elirale antzerki taldearen sokuntzetan… Duela bi […]