D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak.  Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu […]

Maite Arroitajauregi musikaria izan da Kulturgintzaren gradu ondoan, bere ibilbidea izan du mintzagai eta azken proiektua “%100 Oion” deiturikoa.  Biolontxeloan lizentziatua da. Zenbait taldetan parte hartu eta gero, 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Harrezkero, bere gisako musika hizkuntza baten bila jardun du, folklorea eta […]

Gazte musikazaleek ere izan dute beraientzako ikastaroa aproposa Gazteolan, musika sorkuntza eta DJ laborategia.  Bilbo hiria irratian izan dira DJ gazteak musika aurkezten. Hona hemen DJ gazteen musika aukeraketa entzungai. Musika eta soinuarekin jolasteko aukera izan dute.  musikaren nahasketa, manipulazioa eta sorkuntzarako moduak aztertuko dituzte; nahasketa-mahai bat zer den eta […]

Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango  dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa  eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: […]

Azpiazu, Garay, Leicea, Lecuona, Mendive, Munguía, Ochoa eta Portuondo. Deitura sorta hori entzunda, gaurkoan Euskal Herriko musikari batzuez jardun nahi dugula lirudike, baina, deituraz gain, haien ponte izena ere esanez gero, gauzak berehalakoan argituko lirateke, musikari horiek Don Azpiazu, Sindo Garay, Calixto Leicea, Ernestina eta Ernesto Lecuona, Kiko Mendive, Juan […]

Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da.  58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, […]

Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan. Musika popularrak gure […]