Gaurko saioan, lehenik eta behin, Jeff Tweedy izango dugu. Wilco taldeko buruak bere bakarkako bosgarren lana argitaratu du: Twilight Override. Hiru zatitan banatutako disko bikoitza da, 30 abesti jasotzen ditu! Garai hauetan oso ezohikoa. Melodia eta soinu gordinak, introspekzioa eta argi izpi txikiak ageri dira lan honetako abestietan; iluntasunari argia jartzeko helburuarekin sortu […]
musika
Jonkass musikaria izan dugu gurean. Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldearekin 200 kontzertu baino gehiago eman ondoren, Jon Castañeda, edo JonKassek bere bide propioa hasi du. JonKass proiektuak Paradisu Zinema beka irabazi zuen eta horri esker Elkar diskoetxearekin bere lehenengo bilduma argitaratu du, DAM deiturikoa. DAM ez da disko hutsa: […]
Gorka Hermosa akordeoi jotzaile eta konpositoreak berriro ere nazioarteko musika eszenaren arreta bereganatu du. Nazioarteko Akordeoi Elkarteak Urteko Konposiziorik Onenaren saria eman dio, Peace Dream sonata sarituz. Ez da lehen aldia: bosgarren aldiz jasotzen du Hermosak aitortza hori, eta oraingoan ere musika bidezko mezua du oinarri. Errusiaren eta Ukrainaren arteko […]
Joan den larunbatean, urriaren 25ean, Juliek bere lehen abesti bilduma, EKLORE, aurkeztu zuen Senpereko Larreko kultur espazioan. Guztira, hamabi abesti ditu diskoak: sei euskaraz eta sei frantsesez. Kontatu digu bere amatxi hil zenean hasi zela letrak idazten; gutxi gorabehera, duela hiru urte inguru. “Eklore” hitzak loratu esan nahi du, eta […]
Gaurko lehenbiziko gonbidatua Sorry taldea izango da. Londresko indie rock talde bat da, 2015ean Fish izenarekin hasi zena. Cosplay da haien hirugarren diskoa (2025). Disko honetan indie rock eta elektronika elementuak uztartzen dituzte, soinu esperimentalak eta letra introspektiboak nabarmenduz. Jarraitzeko atzera begiratuko dugu eta Juan Carlos Perez musikari bikaina ekarriko dugu gurera, Itoiz […]
Astelehenean bertan, urriaren 20an, VAZKEZ artistak “La calor del norte” lana kaleratu zuen. Andaluzia eta Euskal Herria uztartu ditu bai musikan, bai letretan. Berarekin aritu gara solasean eta kontatu digu letrak idazterakoan bi kontu izan dituela oinarrian; lehena, Granadan bizitzen egon zen bi urtean, eta, bigarrena, bere garapen pertsonala. Gaineratu […]
Txuma Murugarrenek lan berri kaleratu du, “Hemen beharko luke” deiturikoa. Aurkezpen gutxi behar du musikariak gurean. Ibilbide luzea du eta, 90eko hamarkadan Sasoi Ilunak taldearekin hasi eta ordutik bakarlari moduan egindako ibilbidea oparoa da. Hamabi disko kaleratu ditu dagoeneko. Azken hau Mutrikun grabatua da eta berak ekoitzia, Miguel Ramirez eta […]
Jeff Tweedy, Wilco taldeko burua, irudimen eta samurtasunez betetako kantugile klasikoa da. Twilight Override bere azken diskoan hiru disko, 30 abesti eta introspekzio, umore eta esperimentazio musikala bildu ditu. Tweedy-k berak dio: “Disko hau iluntasunari argi gehiago emateko ahalegina da, aurre egiteko garai korapilatsuari”. Disko honetan, melodia bikainak, gitarraren tonua eta testu […]
Euskal musikaren historian izen berezia utzi duen talde bat da Akelarre. 1970eko hamarkadan euskaraz abesteko hautua egin zuten garaian, ez zen erraza “marearen kontra” aritzea; baina haiek hala ere oholtzara igo ziren, konpromisoz eta pasioz beterik. Lau hamarkadaren ostean, Akelarre agurtzeko prest dago, baina ez isilpean: “Akelarre: marearen kontra” dokumentalarekin […]
Rokanrola itzuli zaigu mutil jator baten eskutik. Zarauztik dator gaurko gonbidatua, GZR eta Bellumeko partaide den gure Xabi. Saio dinamiko honetan hainbat talde aipatu eta entzun ditugu, Estatu Batuetatik pasata, baina Urola Kosta ahaztu gabe, noski. Getariako Graka kolektiboa agertu da hizketaldian, eta beste hainbat zuzenekoen kontuak baita ere. Zure […]
