Gaur euria ari du, Irratitik kanpo agian ateriari eutsi dio une batez, baina euria ari du. Udazken bete betan gaude eta egun euritsuak izaten ari gara. Euria,  Bilbo Hiria irratiko estudioaren barruan sartu da. Baina ez larritu, metaforikoki ari garela. Badakizue orduan zeri buruz hitz egingo dugun 19. Saioa;  euria. […]

Dientes de Luna talde gernikarrak 2008an eman zion hasiera musika ibil bideari. Bosgarren lana argitaratu berri dute, Aimar eta Unai batu zaizkigu saiora. “Medusa” deituriko lana triologia baten azkena izan da, lehenengo “Utopista” izan zen gero ”Atmosfera” eta azken honetan uraren unibertsora eramaten gaituzte. Oraingoa hiru kantu euskaraz kantatu dituzte […]

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean. Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiko hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online […]

Gaur gure tour partikularra oihanera mugituko dugu. Sabanara, mendira, basamortura.. zenbat animalia topatuko ditugu kantuetan. Hori da, gaurkoan animaliak ekarriko ditugu gurera.Euskal Herrian hasiko dugu bidaia, otsoa, dragoia… https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211103_nostalgia_animaliak_18.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilborock aretoak Bazter Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du. Ekitaldi hau Eskina Femenina taldeak antolatu egin du, bertako kidea den La Basu izan da gurean. Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da, eszenatokira igotzeko . Ondoren, WomanPowah etorriko dira, Bazter Fest #7 jaialdian parte […]

Gaurko urrezko kantua King Crimson taldeak 1969an euren bildumako lehenengo kantua izan zen. 21st Century Schizoid Man, mende honetan bizi garen guztiok gara nolabait, kontuan hartuta ostertzean dugun etorkizun iluna Glasgoweko bilkuran baieztatu dutela. Sarah Dash, New Jerseyko kantaria, irailaren 20an hil zen. 1962-1977 bitartean Labelle hirukotearen armoniaren burua izan […]

Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek osatzen dute STR taldea. 2019an EPa argitaratu ostean uda honetan diskoa landu dute. Gaurkoan disko berri horretako bi kantu aurkeztu dituzte izan ere bihotz forma duen diskoan gutxika gutxika kargatuko dituzte kantuak. Maitemintzearen inguruko […]

Turnstile taldeak ekarriko digu bere musika hasierako tarte honetan. Glow On du izena euren azken diskoak, eta punk hardcore eremutik dabiltza. Indarra eta baxu indartsuak. Indar berarekin datozkigu Irlandako Fontaines D.C. taldeko kideak. Euren “Big” abesti erraldoiarekin harrapatu gintuzten Drogel izeneko diskoan, orain beste abesti berria aurkeztera datoz. Berberak dira. […]