Joseba Irazoki eta lagunak hirugarren alea argitaratu berri du. Disko puzka egin du Josebak lagunez inguratuta  9 kantu barrenak mugitzen dizkizuna. Ostegunean Kafe Antzokian zuzenean aurkeztuko ditu kantuak, aitzakia ederra berarekin berba egiteko. Gainera hirugarren lana hau,JIEL bezala izendatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211102_piper_JosebaIrazoki.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaur bidaiatzeko aukera denboran atzera egingo dugu eta garai baten kokatuko gara. Disko musikaren garaira, praka zabalak, serpentinak…denboraren makinan sartu eta 70ko hamarkadara goaz; aldaketen aroa, musikaren haustura eta eboluzioa suposatu zuen garaira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211029_nostalgia_70eko_hamarkada.mp3 Deskargatu hemen.

Cremalleras taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Gernikako taldeak “Aviones con vértigo” deituriko lana plazaratu du. Boskote gaztearen 8 abestiz osaturiko lan honek zuzenean eramaten gaitu 2000. urteko lehen hamarkada horretan denon ahotan zegoen erderaz abestutako pop rock horretara. Melodia itsaskorrak, eta gitarren soinuak dira disko honen osagai nagusiak. Aviones Con […]

Dantzatzeko gogoak, dantzatzeko garaia bueltatu da. Dantza, jaia, zoriontasuna, dantzalekuak ireki dituzte eta ospatu beharra dago, horregatik 16. saio hau, dantzalekuen, txosnen, kontzertuen atzean dauden  guztiei eskainia da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211020_nostalgia_dantza_16.mp3 Deskargatu hemen.

Edertasuna zer den norberak du buruan, azalaren sentikortasunean, eta agian, bizi duzun momentuaren araberakoa ere izan daiteke, horregatik zaila izaten da bat egitea horretan, baina musikak bide hori, partekatze hori samurrago egiten duelakoan nago. Lehenbiziko taldea erabiliko dugu tesi hau frogatzeko. Taylor Vick-ek Boy Scouts ezizenez aurkezten ditu bere abestiak […]

Audience taldeak Tolesdurak aurkeztuko du larunbatean Kafe Antzokian. Ekainean plazaratu zuten bilduma bikoitza eta, gaurkoan, taldeko Gaizka Insunza izan dugu gurekin. Audiencek 20 urte bete ditu eta ibilbideaz berba egiteko aukera izan dugu. Diskoak entzunaldi bat baino gehiago merezi du eta bertan harribitxi bat baino gehiago topa dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_Audience_gaizka.mp3 Deskargatu […]