Apirilaren 24an 1968an Johnny Cash eta bere bikotekide June Carterrek San Frantzisko hiriko Carousel Ballroom aretoan kontzertu oso berezia eskaini zuten. Aretoa rock psikodelikoarekin lotuta egonda ere, poz handiz hartu zuten bertako hippie-ek Johnny Cash, bere soinu akustikoa herri folklorearekin lotua. Oraintsu atera dute argitara sda zuzeneko emanaldi hura jasotzen […]

Xabi Aburruzagak gaur bertan disko berria aurkeztu du, eta gurera hurbildu zaigu beronen nondik-norakoak azaltzera. Aurrez aurre deituriko diskoarekin dator trikitilaria, aurrez aurre egoteko zailtasunak ditugun honetan, zuzeneko grabazioa eginez, energia disko batean bildu nahi izan du, bere ibilbideko seigarrena den honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211126_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. […]

Gaurko lehenbiziko gonbidatua Maite Larburu izango da, Krak izeneko bere azken diskoan erakusten du joko bokaleetarako duen zaletasuna. Disko oso interesgarria, kontzeptu kraskatu bat erakusten duena, adabakiz, txatalez egindako errealitatea musikaren bidez bere onera ekarrita. Luxua. Boy Scouts taldearen azken diskoa ari gara entzuten azken saio hauetan. Gaur ere WayFinder […]

Gaurkoan Bilbo aldean Liher taldea “Eta hutsa zen helmuga” lana aurkezten dabil eta gurean bisita egin digute,  hamaika kantu berri bildu dituzte lan berrian. Hutsetik hasi beharraren inguruan hitz egin dute disko kantuetan, izan ere aurreko lana aurkeztu eta segidan etxeratu gintuzten, horren guztiaren ondorengoa da “Eta hutsa zen helburua”. […]

Bertsio saioan gaurkoan Red Hot Chilli Peppers taldea izan dugu bide lagun. 1983an Los Angelesen sortutako rock taldea da. Taldekideen arteko tirabirak eta aldaketak gorabehera, taldeak arrakasta izan du, heavy metal, funk, Hip hop, pop, eta psychedelic rock nahasten dituen soinuari esker. 1984 geroztik, haren diskoen 60 milioi kopia inguru […]

Ongi etorri esan genizuen ekainaren 26an, orain 5 hilabete,  gaurkoan 20. saiora iritsi gara Hogeigarrena izanik saio berezia prestatu dugu. Euskal Herriko pertsona ospetsu batzuen kantu kuttunak ekarri ditugu gurera. Lagun, maitale, ikaskide eta senideak izan ditugu bide lagun,  beraz gaur hemen agertzen direnak eskerrik asko. Gure pisu-kideak ere bertaratu […]

Huntza taldeak bere  hirugarren lana aurkeztu du ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian: ‘Ezin ezer espero’ deituriko. Gogoan dugu oraindik lehenengo diskoa Somera kalean aurkeztu zutenean, oraingoan elkartu eta bizipoza eman dien tokia hautatu dute aurkezpenerako Kafe Antzokia. Seikotea pozik agertu da egindako lanarekin baina mahian kolpea eman eta argi utzi […]