Bueltan gaude, euskaraz eta euskarari buruz hitz egin dugu gaurko saioan. Aurrekoan 80ko hamarkadan ia guztiak ingelesez izan zirenez Abendua euskarari lotutako hilabetea denez; Euskararen eguna, Durangoko azoka ospatu berri. Gaur Nostalgia saioan Euskarari buruzko kantak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211215_nostalgia_euskararen_aldeko_abestiak.mp3 Deskargatu hemen.
musika
Eskoziako The Waterboys pop taldeak 1988an folk esparrura eroan zuen bere musika, Fisherman’s Blues albuma grabatu zutenean. Gaurko urrezko kantua izen bereko abestia da, zuzenean 1989an Toronton grabatua. Pasa den astean Ruper Ordorikaren Amour eta Toujours disko berritik kantu batzuk entzun genituan eta gaur berriro grabazio distiratsu horretatik Kubako musikari […]
Gaurko urrezko doinua 1995ean grabatu zen zuzenean, Robert Altman-en Kansas City filmerako. Moten Swing izenekoa hamarkada batek grabatu zuen eta Jesse Davis eta James Carterren soloak aipagarrienak dira. Dr. Lonnie Smith hammond jotzailea hil da, 79 urte zituela. Buffalon jaioa, abeslaria izan zen hasieran, gero bere kabuz pianoa jotzen ikasi […]
Gaur aurkeztu dute Zeinen ederra izango den Fest, BECen ospatuko da Apirilaren 2an, bertan Zetak, Gatibu, Sua ETS edo Ise & Dodosquind arituko dira. Pello Reparazek azaldu duenez dena konfinamenduan hasi zen Zeinen ederra izango den kantuarekin, Abestiak, euskal gizarte osoarekin konektatu eta berehala egin zen itxaropentsu bihurtuz biral, musika-esparrutik […]
Gaur Oskarbi taldeak “Kantu zuei” disko berria aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Duela 55 urte sortu zen Oskarbi. Azaroan sortu zen eta aurtengo azaroan Kantua Zuei lan berria. Ez Dok Amairuren partaide izan zen Oskarbi Taldeak 13 kantu dakartza lan berri honetan.Kantu herrikoi bat ez ezik beste guztiak Oskarbiren sorkuntzak berriak […]
Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]
Deabruak egon badaude, baina infernua bertan daukagu askotan eta, hiltzean, berton ere lur azpian geratzen dira gorpuak. Gizakiek arroak izanik, arima eta erligioa asmatu zituzten, inurriak baino garrantzitsuagoak zirela pentsatuz. Asmakizun horren ondorioz, jaungoikoak eta paradisuek izan behar zituzten deabruak eta infernuak aurrez aurre. Gaur, herri kantuetan deabru eta infernu […]
Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211203_hipnosia_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
Orain dela aste batzuk denbora makina hartu 70eko hamarkadara egin genuen salto. Gaurkoan ere denboran atzera egingo dugu eta garai baten kokatuko gara. Disko musikaren garaia, arropa koloretsuak, orrazkera bitxiak… Gaurkoan 80ko hamarkadara egingo dugu bidai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211201_nostalgia_80ko_hamarkada_21.mp3 Deskargatu hemen.
1985ean sortu zen Mutrikun Delirium Tremens musika taldea. Hirukote batek osatu zuen lehendabizikoz taldea, baina laukote bihurtu zen Iñigo Muguruzaren bateratzearekin. Bi urteren buruan kaleratu zuen taldeak bere lehenengo lana, 1987an, Zarrapo taldearekin batera, ‘Hemen denak berdinak dira’ izenburupean. Gaur iragarri dute itzulera Kafe Antzokian. Kantu berriak grabatzen dabiltza eta […]
