Bakarlari arrasatearrak bost abestiz osatutako lehen lana grabatu du Shot! estudioan, argitaratu berri du bere lehen diskoa. Bere gitarra eta ahotsa nagusitzen dira pianoz, gitarra elektrikoz, trikitiz eta baxuz apaindutako doinuetan. Ekiñe Casado txikitatik izan du musikarekin harremana lehenengo panderoa izan zuen bide lagun, Trikitixa etorri zan ondoren ate azkenean […]
musika
Zein ondo egina dagoen Postal Kolekzionistak-en azken diskoa! Bagoi Hutsak du izena eta abesti samur eta biribilez betea dago. Tolosatik datorren talde honek dotorezia erakusten dute ahurka. Disko hau aletzen joango gara Musibla saioetan. Arrasatetik datorren kantu egile bat entzungo dugu segidan. Ekiñe izen artistikoaz kaleratu du Ekiñe Casadok estreinako […]
Bidaia proposatzen digute Postal kolekzionistak taldekoek, bagoi hutsa hartu eta zortzi katen zehar bidaiatzeko gonbita luzatuz. Bigarren lana du talde tolosarrak, lehenengoa, Azken gaua hirian, 2019an kaleratu baitzuten. Inigo Asensio batu zaigu gaurkoan Bilbo hiria irratira. Bidaiak inspirazio iturri izan dira kantu berri hauek sortzerako orduan. Kantuetan bidaiei erreferentziak ditugu […]
Gaurko urrezko kanta Iruñerritik datorkigu: Chill Mafia euskal trap musika taldeak iaz egin zuen Gazte arruntaren koplak, Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestia berpiztu eta birmoldatuta, arrakasta itzela izan dute. Flako Fonkik (Julen Goldarazena) eta Kiliki Frexkok (Beñat Rodrigo) duela gutxi Internet bitartez 10 kantuko Ezorregatik x berpizkundea bilduma argitaratu […]
Gaurko musika tartean Xabi Agirreren la ekarri digu Rada Ruedak. NI da bere proeiktuaren izena. Ahots urratuaz, hitzez eta isiltasunez baliatzen da. Laster argitaratuko du Normalidadearen prozesua deituriko diskoa, baina dagoeneko sareratu ditu kantu batzuk, esaterako “Hemen ez da zorionik”. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210514_rafa_rueda_ni.mp3 Deskargatu hemen.
Mungiako TOC taldearen azken grabazioak kateatuta gauzka. Punk rock iluna, freskoa, ongi egina. Zidazun du izena grabazio horrek eta bertara sartzen bazarete egonaldi luze eta oparoa egingo duzue horko abestietan barrena. Guztiz gomendagarria. Kanadara goaz hurrengo taldearen bila. Egia esan azken bolada honetan Kanadatik oso musika interesgarria heltzen ari da. […]
Gaurkoa 80ko hamarkadako kantu zoragarria zian du abiapuntu Rafa Ruedak. Kantuaren egilea Amerikako Estatu Batuetan jaiotako Tracey Chapman kantaria dugu. Hainbat Grammy sari jaso ditu, eta arrakastaren formula bere letren konpromiso politikoarekin bat egiten duten “Fast Car”, “Across the Lines”, “Talkin ‘Bout a Revolution”, “Baby Can I Hold You”, “Subcity” […]
Audience taldeak ekainean argitaratuko du disko bikoitza, talde Gernikarraren bederatzigarrena izango da. Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu. Tolesdurak izena izango du eta aurrerapen kantua “Mauka” da. Aurreko lanak bezala bidehuts zigiluarekin argitaratuko dute. Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen […]
Elvis Presleyk ahots ikaragarria zuen, baina 60ko hamarkadan grabazioak ez ziren onak eta berak Hollywooden egindako lana ares eskasagoa izan zen. 1969. urtearen hasieran Memphisera bueltatu zen eta Chips Moman-en American Studios-en 36 abesti grabatu zituen bertako musikari paregabeen laguntzarekin. Bi LP argitaratu ziren eta gero lan guztiak CD bikoitz […]
Idoia Asurmendik 17 kontzertu eskaini zituen Euskal Herrian iazko udan. Bere lehen diskoa atera du, ‘Ilun eta abar’, bihar Bilbon aurkeztuko du, gaur gurean izan da. Azken urtean bizitakoaz hitz egin digu izan ere azken urte honetan asko ikasi du, bere kantuak taldekideekin osatu eta grabatzeraino. Zuzenean talde osoa egongo […]
