Gaurko saioari hasiera eman diogu aspaldiko disko batekin, 1991ko batekin hain zuzen. Los Bichos-en azken diskoa izan zen, bikoitza eta ederra, Josetxo Ezpondak gidatutako bandak utzitako abesti errepikaezinak entzungo ditugu hasiera honetan. Diskoak In Bitter Pink du izena. Oki Moki taldea Getariako bikote batek osatzen du. Punk melodikoa edo pop-punk […]
musika
Azken egunotan, AEBetan hasieran, eta gerotxoago munduan zehar, jende asko sutan dago Minneapolisen poliziak George Floyd herritar afroamerikarra nola hil duen ikusirik. Filmazioa beldurgarria da, baina Floyd-i egindakoa askotan gertatu ohi da AEBetan. Baina Europan eta Euskal Herrian ere gertatzen dira horrelako arrazakeria eta indarkeria kasuak. Gure irratiko lankide Jabi […]
Irailean argitaratuko du bere lehenengo lan luzea. Gaurkoa Rafa Ruedak disko berri horretako aurrerapen kantua ekarri digu. Atzo argitaratu zuen kantua eta bideoklipa, “Ama hil zaigu”. Artzeren poemarekin kantua egin dui, nahiz eta askorentzat letra ezaguna izan Mikel Laboak musikatu zuen 1974ean, oraingoan bertsio baino be-interpretazioa da. Diskoa Aitor Etxebarriaren […]
Amaia Miranda eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute gaur Bilborock Aretoan, ‘Musika Lokala’ saioaren baitan. Bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta gehienezko edukiera 80 lagunekoa izango da. Verde Prato Ana Arsuaga margolari eta musikariaren bakarkako proiektu berria da. Gaurkoan Bilbo Hiria irratian izan da. Bere lehen lanak, izen bereko […]
Aste honetako Soinugelan azken lau hilabeteetan zendu diren musikariak gogoratu nahi ditugu, haietako bakoitzaren kanta bat entzunez. Batzuk zuzenean hil dira Covid 19 birusaren erasoaren ondorioz, eta gainerakoak beste gaixotasun batzuek jota, baina guzti-guztiak konfinamendu garaian joan zaizkigu. Hona, beraz, gorazarre egin nahi diegun musikari hilen zerrenda aski luzea: Joseph […]
Muskulo laukotea izango da gaurko saioa irekiko duen taldea. Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, oso soinu zinematografikoak lortzen dituzte, eboluzio luze eta joriekin. Hiru disko dauzkate kalean, gaur azkena ekarri dugu, Esan Gabe Doa. Igor Arzuagak disko berria dauka kalean, Menditik Jaitsi Ginen. […]
Gaurko saioan The Four Preps taldeak eginiko kantua izan du izpide Rafa Ruedak. “Tainted Love” Ed Cobbek idatzitako abestia da, The Four Preps taldekoa, 1964an Gloria Jonesek grabatua. Berak egindako grabaketa izan dugu kantugaia. Abestiak mundu mailako ospea lortu zuen Soft Cell taldeak 1981ean bertsionatutako abesti bat bezala jaurti ondoren. […]
“Gauaren atzean argia ikusi du dio” Hutsaren hatsa kantuan Aguxtin Alkaheten kantu berriak. Aguxtin Alkhaten disko berriko kantuek garai ilunak islatzen dituzte. Hirugarren lana plazaratu berri du eta gurean izan da. Ezezagunaren beldurra, bakartasuna, tristezia, dudak, erruduntasuna izan dira garai ilunotako sentipenak. Diskokoa kantuan berarekin betera entzun eta sorkuntza berriaren […]
Mukuru kolektiboaren baitan talde eta proposamen oso interesgarriak biltzen dira, eta beraiek dioten bezala: “Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz”… Bertako katalogotik zenbait musikari ekarri ditugu gaur gure saiora. […]
Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta Eneko Axperekin solasaldia izan genuen aurreko astean. Barakaldokoa da Eneko, Fisikan doktorea, duela bi urtetik NASAn dabil ikertzaile, Kalifornian. Musika munduan aspaldi dabil, 121 krew taldean, Patrol Destryer, Rapa euskaraz eginez, Urte honetan bere barkako lehen lan luzea argitaratu du, Vmme Sahar deiturikoa. Ez da geldirik […]
