Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]

Gaurkoan Bilbo Hiria irratian lankide dugun Jabi Zabalarekin mintzatu gara Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeei buruz. Lehen-lehenik, bertan hautagaiak aukeratzeko orduan erabiltzen diren sistemak azaldu dizkigu Jabik: caucusak eta primarioak; horren ostean, 3. Astearte Handia deiturikoan estatuz estatu izan diren emaitzak hartu ditu aipagai, errepublikanoen aldean Donald Trump nagusitu dela eta kubatar […]

Joan den asteazkenean NBE Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi den Ban Ki-moon txangoz izan da Tindufeko kanpamentuetan, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren arduradunekin hitz egiten. Hori dela eta, Berria egunkariko Gotzon Hermosilla kazetariak Mendebaldeko Sahararen gatazka hartu du hizpide eta sakon jorratu du gaia, sahararrek azken berrogei urte honetan nazioarteko komunitatetik […]

Erain Debagoiena ekimeneko kide den Lierni Olmedok bere eskualdean erabakitzeko eskubideaz herri kontsultak izan daitezen egiten diharduten lanen berri eman digu. Ekainaren 12an egingo lituzkete herri kontsultok, baina horretarako ezinbestekoa zaie herri bakoitzean bozka egiteko adinean dauden biztanleen %10en sostengua izatea, bestela ezin baita inolako kontsultarik egin. Joan den asteburuan, […]

Hamabostean behin hitz egiten dugu Jon Bernat Zubirirekin ekonomia gaiei buruz, eta, egia esan, inoiz hemengo eta inoiz kanpoko kontuak jorratzen ditu, baina ezin interesgarriagoak izaten dira berak proposatzen dizkigun gaiak. Gaurkoan, esaterako, Europako Batasunak darabilen politika ekonomikoaz jardun du Jon Bernatek, gehienbat. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160307hizpideajonbernart.mp3 Deskargatu hemen

Joan den igandean Bolivian konstituzioa aldatu ala ez erabakitzeko bozketak izan zirela eta, Resumen Latinoamericano aldizkariko Fakun Aznarez kazetariari hots egin diogu, gai honetaz gehiago konta diezagun. Fakunek adierazi digunez, bozen zenbaketa oraindik amaitzeke dago, bertan oso prozesu motela darabiltelako, baina, itxura guztien arabera, ezezko bozka baiezkoari gailenduko zaio, nahiz […]

Joan den asteburuan Bilbotik abiatu eta Bartzelonaraino gaur egungo langileen lan baldintza duinagoak eskatzeko egin den Correscales ekimenaren karietara, Jon Bernat Zubirik azterketa sakona egin digu prekarietatea sortzen duten faktore nagusiez. Berez, gai zabala izanik, agortzerik izan ez dugunez, hamabost egun barru egingo digun hurrengo ekarpenean gai bera jorratzekotan gelditu […]

Hamabostean behingo ohiturari segida emanez, Hizpidea irratsaioan Aritz Galarraga kazetariarekin jarri gara harremanetan, hamabostaldi honetan Katalunian izandako gertaera nagusiak komentatzeko xedeaz. Bertan argitara ateratzen diren egunkarien irakurketa oinarri harturik, hiru gai nagusi aipatu dizkigu Haritzek: lehenik, Lluis Llach Gasteizko seme kuttuna izendatzeko zegoen egitasmoaren inguruan sortu den polemika eta azkenean […]

Txente Rekondo iritzi emaleak gidaturik, azken bolada honetan Erresuma Batua eta Europako Batasunaren arteko harremanak zertan diren aztertzen jardun dugu gaurko Hizpidea saioaren atal batean. Txenteren iritzian, harremanok hotzak eta interesatuak izan dira hastapenetik eta orain, krisialdi ekonomikoak Europa gogor jo duelarik, zalantza handiak sortu dira britainiarrek Europako Batasunaren esparruan […]