Alemaniako hauteskundeetara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Asteburuan La sarre deituriko eskualdean Angela Merkelen CDU alderdiak irabazi du. Estatu txiki horretara begira jarri gara izan ere ez usteko ekarri dute emaitzak. Irailaren 24ean izango dira Alemania federalean hauteskundeak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170328_hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

“Bizipenak eta hausnarketak” liburua argitaratu du Tasio Erkiziak ez da historia liburua, ezta biografia bat, bere bizitzako ibilbidean eginiko hausnarketak eta kontaketak bildu ditu. Atzera begirada eta aurrera begira jarri da. Eskarmentu luzea du Tasio Erkiziak politikagintzan, betiere ezker abertzalearen inguruan. Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko kidea izan zen hogei urtez, […]

1

Abenduaren 13tik 15era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz”. “Politikak duen garrantziaz eta zentraltasuna” ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak.  Jardunaldien helburua: “Geure menderakuntza […]

Patxi Ruiz de Samaniegorekin mintzatu gara gaur Hizpidea magazineko hasierako tartean. Espainiako hauteskundeen inguruan dagoen giro politikoa jorratu du Patxik, lehenik Espainian ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei buruzkoa eta gero horiek Hego Euskal Herrian udazkenean izango diren autonomikoetan izan dezaketen eragina. Gure kolaboratzaileak polarizazio moduko bat ikusten du Espainian […]

Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela […]

Lehengo batean AEBetako Alderdi Demokratak eginiko bilkura batez baliatu zen Barck Obama estatubatuar presidentea agur esaten hasteko, bi agintaldi beterik, hurrengo hauteskundeetan hautagai izango ez denez gero. Estatubatuarrek ohi duten iruditeria eta hots handia erabilita, Obamak bere agurraren hasiera eszenifikatu zuen alderdikideen aurrean eta, bide batez, mundu zabaleko hedabideen aurrean. […]

Egunotan jakin dugunez, Bizkaiko Entzutegi Probintzialak atzera bota du joan den irailean egindako epaiketaz Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak ezarritako sententzia. Horren ondorioz, Kukutzari beren atxikimendua eta elkartasuna adierazteagatik kondenatu zituzten hemeretzi gazteetarik hemezortzi absolbitu dituzte eta bakar bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Hori dela eta, auzipetuen abokatua den […]

Euskalerria irratiaren esataria dugun Mikel Bujanda lankideak Nafarroa Garaiko kronika egin digu, Hizpidea magazinarekin ostiralero daukan hitzorduari erantzunez. Iragan berria den errepublikaren egunaren urteurrenaren karietara Iruñeko Udalak hartu duen erabakiaren berri eman digu hasieran. Izan ere, Udalak hala erabakita, Conde Rodezno zapaltzailearen omenez izendatutako plazari izena aldatu eta Askatasun Plaza […]

Ostiralero bezala , Mikel Bujanda izan da gaur Hizpidea magazinean Nafarroa Garaiko kronika egiten. Alabaina, oporrak tartean izan direlarik, aste honetako kronika egin beharrean, azken hamabostaldiari dagokiona egin digu Euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko jorratu du Mikelek bere kronikan. Honako hauek, nagusiki: panorama politikoan, Nafarroako Gobernuan diren alderdi aurrerazaleek zenbait gairi […]