Gaurko bertsio saioan Pete Segeer kantari estatubatuarraren “Trun trun trun” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantaria eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Musikaren bitartez ekintzaile politiko ere bazen Seeger. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu […]

Gaurko saioan Bob Dylan kantariaren Girl from the North Country  kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Musika eta literaturaren uztarketarik nabarmenetakoa dugu berea. Grabatutako […]

Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa nova–jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen […]

Gaurko 11 ispilu saioan 60ko hamarkadako kantu ezagunarekin abiatu dugu, Van Morrisonen Brown Eyed Girl. Van Morrison, jatorriz George Ivan Morrison,abeslari irlandar famatua da. Belfasteko lehoia ezizena hartu izan du. Kantu hau 1967an konposatu eta grabatu zuen, Blowin your Mid! diskoan argitaratua izan zen. Blues, soul eta jazzaren uztarketarekin beti […]

Gaurko saioan Jimmy Cliff reggae kantaria izan da protagonista. 1969 sortu zuen Many rivers to cross. James Chambers, Jimmy Cliff ezizenez ezaguna, Jamaikan jaiotako musikaria dugu, 26 bilduma argitaratu ditu, lehena 1968an eta  azkena 2012an argitaratua. Honako bertsiolarien bertsioak entzun ditugu gaurkoan: Harri Niilson, Eric Burdon, UB-40, Joe Cocker, The […]

80ko hamarkadan kanturik entzunenetakoa dugu R.E.M. taldearen Losing My Religion. Georgia estatuko Athens hirian sortutako talde hau rock alternatiboaren aitzindaria izan da, Peter Buck gitarran, Pete Buck baxuan eta Michael Stipe kantari, folk-rock eta pop ezaugarriak zituen. Abestia taldearen 1991ko Out of Time diskoaren lehendabiziko singlea izan zen, mandolina riff […]

Gaurko saioan Van Halen taldearen Jump kantua izan gu hizpide. Van Halen 1972an Pasadenan sortutako hard rock musika taldea da. 1980ko hamarkadan, batez ere 1984 bere albumari esker, rock munduko talde nagusienetariko bat bilakatu zen. Eddie Van Halen, Alex Van Halen eta Mark Stone osatu zuten. Oraindik zuzenekoak ematen jarraitzen […]

Gaurko saioan Solomon Burke soul eta country kantari aitzindariaren “Everybody needs somebody to love” kantua izan dugu hizpide. Rock and Roll Hall of Fame museo ospetsuko kide eta Grammy Saria ere irabazia zuen. Hainbat musika mota jorratu zituen: blues, soul edota gospela.1964 urtean grabatu zuen kantua. Sortzaileak aipatu bezala kantuaren […]

Gaurko saioan Creedence Clearwater Revival taldearen Proud Mary kantua izan dugu hizpide. 1970 urtean Ameriketako Estatu Batuetan sortutako taldea dugu. Rock and rolla beste estilo batzuekin nahastu zituen, blues, gospel edo Gospelarekin.  Euren bigarren lanean Bayou Country deiturikoan aurkitu daiteke Proud Mary kantu arrakastatsua. Gaurko saioan honako bertsioak entzungo ditugu:  […]