(Sittin’ On) The Dock of the Bay (euskaraz (Eserita) Badiako kaian) Otis Redding abeslariak eta Steve Cropper gitarra joleak elkarlanean sortutako soul abestia da, 1967an Otis Reddingen heriotza baino egun batzuk lehenago grabatu eta The Dock of the Bay diskoaren barnean merkaturatu zen. Gaurko bertsiolariak: Sara Bareilles, Percy Sledge, Waylon […]
Rafa Rueda
Metallica taldearen bosgarren bilduma Metallica izan zen, 1991n argitaratua, album beltza bezala ere ezaguna, eta albumaren lehen singlea Enter Sandman kantua izan zen. Haur baten amesgaizto baten inguruko letra duen abesti hau taldearen ezagunenetakoa da, eta singlearen milioi bat kopia baino lehenago saldu ziren, albumaren 30 milioi ale baino gehiago salmentak […]
Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Olatz Salvador kantaria ekarri digu. Olatz Salvador bakarlari bezala duela hiru urte hasi zen zuzenekoak ematen. Gitarra lagun duela badcampen bi grabazioa ditu eta bertatik jasotako kantua ekarri digu, “Korapilatzen” kantua entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170922-rafa_olatz%20salvador.mp3 Deskargatu hemen.
Chris Isaak-ek idatzitako abestirik arrakastatsuena dugu Wicked game malenkoniatsua. Oihartzun handiko nota arpegiatuak vibratoaren laguntzaz narraz eramaten dituen ahots tristearekin desamodio abesti ederra osatu zuen Isaak-ek. 1989ko Heart Shaped World bilduman argitaratu bazuen ere, David Lynch-en Wild at Heart filmean agertu izanak famatu zuen kantua. Gaurkoan kantu hipnotiko honen bertsiolari, […]
Euskal poesia berriaren abiapuntua 1930 eta 35 artean ezarri behar da, ezbairik gabe. Gure lirikaren berritzea hiru olerkariren inguruan ardaztu zen urte haietan, Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren inguruan, hain zuzen ere. Hirurek “noranahikotu” zuten gure hizkuntza larrekoa. Gaurko saioan Lauaxeta eta Lizardiren zenbait olerki gogoratuko ditugu Antton Valverde, Xabier Lete, […]
Norvegiako A-ha taldearen arrakasta handia izan zen Take On Me abestia. Taldeak grabatutako hirugarren bertsioa izan zen hit handia, 80ko hamarkadako synth-pop edo technopop musika estiloaren erakusgarria. Gaurko bertsiolarien artean Cap’n Jazz, Vision Divine, Reel Big Fish, Mago de Oz eta Annie B Sweet izango ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-040-Take_on_me.mp3 Deskargatu hemen.
50eko hamarkadan geldituko gara, Screamin’ Jay Hawkins kantariaren I Put a Spell on You kantuaren sorrera ikusteko. Leopardo azalak, marakak, sugeak, suziriak eta kaskezurrak irudikatzen ditugu giro beldurgarria iradokitzen duen eta kultuzko kantua bihurtutako shock rock blues tetriko honetan. Gerora, gaurko kantu-gaiaren bertsio asko egin dira, lagun askoren eskutik. Gaurko […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Iker Martinez Oñatiarraren bakarkako lehen lana ekarri digu “Itzalen mundua” deiturikoa. Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paraleloki, baina, bakarkako bideari ere heldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170616_Rafa_Iker%20Martinez.mp3 Deskargatu hemen.
Erraiak proiektua aurkeztu digu Rafa Ruedak. Erraietako barne ibilbide bat, proposatzen digute Erraiak proiektuko kideak. 10 kantu sortu dituzte, testu eta ilustrazioekin. Musika, hitzak eta irudiak nahastuta, formatu berezi batean editatu eta zabaldu dute lana. Kajatxo batean aurkitu ahal izango dituzue hamar postal berezi. hamar abestien letrak, hamar literatur ale […]
