Roy Orbisonek 1964an argitaratutako kanta dugu Oh, Pretty Woman, bere hit handiena izango zena, kalean behera pasatzen ikusi duen neska eder bati buruzko kanta erromantikoa. Bera bezain bakarrik ote dagoen galdetzen du Orbisonek bere ahots melankoniatsu ezaugarriarekin. Bigarren dizdiraldia izan zuen kantak 1990ean izen bereko filmaren soinu bandan doinu nagusi moduan […]

Inunek disko berria aurkeztuko du martxoan.  “Berreginez” eta “Da nola” lanak plazaratu ondoren “Aingurak” diskoaren kantu berriak ekarri ditu Kafe Antzokiko tauletara. Bira berri honi hasiera emateko Mikel Inunziagak musika talde nabarmena bildu du. Dani Tomás, Bihotz Gorospe, Argibel Euba eta Ekain Alzola musikariak izango ditu alboan eszena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180309_Rafa_rueda_Inun.mp3 Deskargatu hemen.

Morau kantariaren bakarkako azken diskoa ekarri digu Rafa Ruedak. “Egunsentiak alperrentzat” izenpean bildu ditu kantu berriak. Orain arteko lanik pertsonalena dugu. Bakarka eginiko disko hau oso intismita dela azaldu digu, eta zaintzaren gaiak garrantzi berezia hartzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180302_RafaRueda_Morau.mp3 Deskargatu hemen.

Chuck Berryk idatzitako 1956ko hit singlea da Roll over Beethoven, rock-aren hasierako urteetakoa beraz. Abestiaren letrak rock and roll-a goraipatu eta rhythm and blues-ak musika klasikoari gailentzeko desioa adierazten du. Abestian Berryk Ludwig van Beethoven-i bere hilobian bueltaka hasteko esaten dio, orduan Berry sustatzen ari zen mugimendu berri honi erreakzio […]

Iñigo Muguruzak eta Ane Odriozolak Hiru leike taldea sortu berri dute. Hiru Leike Proiektu hau 2017ko udan jaio zen, nahiz eta baziren hilabete batzuk Iñigo Muguruzaren buruan bueltaka zebilela. Tradizionalki rockaren barruan hiru lauko kantek protagonismo eskasa izan dutenez, hauen edertasuna aldarrikatzeko desioak bultzatu du musikari irundarra proiektu hau sortzera. […]

Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta” deiturikoa 8 kantu berri, 8 ekoizle. Kantu bakoitza ekoizle  baten eskuetatik pasatu da. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator. Rafa Ruedak k 1080 kantua gomendatu digu, Paco Locok nahastuta du kantua. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180208_rafaRuedaRevoltaPermanente.mp3 Deskargatu hemen.

Prince Rogers Nelson izena zuen sortzez eta Prince izen artistikoagatik ezagutu dugu denok, bolada batez izena sinbolo ahoskaezin batengatik eta TAFKAP siglengatik aldatu bazuen ere (The Artist Formerly Known as Prince). Instrumentu ugari jotzen zituen eta ia estilo guztiak jorratu zituen Princek: r’n’b, pop, dance, jazz, funk eta new wave […]

The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]

Liher taldeak Otsailaren 7an argitaratuko du Tenpluak Erre diskoa. Dagoeneko aurrerapen kantua entzungai dago Sismografoa eta lurrikara deiturikoa , katu hori ekarri digu Rafa Ruedak. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. Diskoaren xehetasunak ekarri dizkigu, esaterako hiru estudiotan grabatu dutela Joserra Semperenak parte hartu duela […]