Gaurkoan, salbuespena eginik, hiru bertsio baino ez ditugu ekarriko, abestia luze xamarra baita. Izan ere, Led Zeppelin taldearen No Quarter abestia dugu gaurko gaia, 1973ko Houses of the Holy. diskoan agertu zena. Bere zazpi minutuekin ez da garai hartarako abesti luzea, inondik inora, rock sinfonikoko pieza askok hamar minututik gorako […]
Rafa Rueda
Aupa lagunok! Oso hipnotikoa gelditu zaigu gaurko saioa. Hasteko Physis versus Nomos entzungo dugu, Beñat Antxustegiren proiektu barnerakoiarekin hasiera emango diogu saioari, segidan Igor Arzuagaren azken diskoarekin jarraitzeko. Igorrek Nire Begiak izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertan pianoa eta ahotsa gordinik eta sendo ageri dira. Rafa Ruedak ere bisita […]
Libe (Ilargia erori da) eta Miren Narbaiza (MICE) izango ditugu saio honetan entzungai. Biak ala biak erreferente garrantzitsu bilakatu dira euskal musikan euren sentsibilitate eta proposamen berritzaileekin. Honetaz gainera Julien Baker, Memphisetik Sprained Ankle bere azken diskoarekin, eta Mount Eerie Phil Elverumen proiektua Washingtonetik. Rafa Ruedaren Nahikari aurrerapen kantua ere […]
Saio honetarako The Smiths ingeles taldearen There Is a Light That Never Goes Out kantua ekarri dugu, Morrissey buru zuen taldeak sortu zuen hit ezaguna. Jatorrizko bertsioan entzun dugu eta gero bertsiolari hauen ahotan: The Divine Comedy, Noel Gallagher, Nada Surf, The Cranberries eta Trespassers William. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-047-There_is_a_light_that_never_goes_out.mp3 Deskargatu hemen.
“Hiri kristalezkoa” da Rafa Ruedaren azken lana. Gaur bertan irratian izan da lana aurkezten. Hamar kantu bildu ditu Rafa Ruedak lan berrian. Doinuok maketatzen ari zela, lagun bati erakutsi zizkion, eta hark hiriko kutsua zutela komentatu zion. Hori dela eta, hiriaren inguruan lan erabaki zuen: hamar abestiek hamar pertsonaien izen […]
Ikasturte berriari hasiera emango diogu gaurko saioarekin eta udara bitartean hemen izango gaituzue berriz astean behin ordubeteko musika saio honekin. Gaur Sam Beam eta Jesca Hoop ditugu saioa irekitzeko, 2016an elkarrekin egin zuten Love Letter For Fire izeneko diskoarekin, honetaz gainera, Londreseko King Krule kantari gaztea bere 6 Feet Beneath […]
Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]
Gaurkoan Rafa Ruedak Miren Narbaizaren proiektu berria ekarri digu, MICE izenpean argitaratuko du. Napoka Iria taldean Ander Mugikarekin batera urteak eman ostean, bakarkako ibilbideari ekin dio. Nahiz eta beste proiektutan ibili den ere, udazkenean MICE izenpean aterako du lan berria. Aurrerapen kantua entzuteko aukera izan dugu “Buelteri eusten”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171027-rafa%20rueda.mp3 Deskargatu […]
Stevie Wonder kantari itsua, haur miresgarria izana eta 11 urte zituenetik AEBetako musika beltzaren Tamla-Motown zigiluko ikur nagusietakoa ekarri dugu gaurko saiora, 1972ko Superstition abesti arrakastatsuarekin. Clavinet doinu funkyekin dantzarako gonbita egiten duen abesti hau Talking Book diskoaren lehen singlea izan zen, sineskeriak salatzen dituen letra du eta sekulako arrakasta […]
Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa. Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.
