Ekainak 28 Koordinadorak Bilboko talde LGTBk osatzen duten plataforma da, haien artean Intifada Marika edo Hiruki Larroxa. Udan berebiziko protagonismoa hartu zuen koordinadorak ‘Harro ez da pride, ez gaude salgai’ kanpaina abiarazi zuenean Harrorekin batera. Ekainak 28 eguneko manifestaldietan, Udalak antolatutako ekintzekin ez zuten bat egin, haien burua antikapitalista eta […]

Egun seinalatua da azaroaren 25a egutegian, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko eguna izanik. Hamaika egitasmo antolatu dituzte Euskal Herriko talde feministek, eta aste guztian zehar egongo dira zereginak Bilboko hainbat txokotan. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eskutik, mobilizazio orokorrak egongo dira hiriburuetan, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Bilbokoa Jesusen […]

Gramatika Ikusi eta Ikasi A1/A2 mailetarako liburua argitaratu de Erroa argitaletxeak. Sortzetik euskararen didaktikan dihardu Erroa argitaletxeak, euskararen didaktikarako materiala aspalditik landu izan du Erroa argitaletxeak, urteetan hizkuntza lantzen egin duten ahaleginak aukera eman die orain argitaratzen den gramatika liburua egiteko. Erroa argitaletxeko arduradunek badakite hizkuntza gramatika baino askoz gehiago […]

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna , Bilboko udal musika Eskolak ikus-entzule mota guztiei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu gaurko. Jardunaldia Eskolako ikasleen kontzertu batekin hasiko da 17:30ean Bilbao Musikan , behin bukatuta, 18:30ak aldera, ordu erdiko kalejira bat egingo da eta 19:00etan ikasleek Bilborocken jardungo dute. […]

Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]

Azaroaren 15etik aurrera Azkuna Zentroak martxan jarri duen Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren protagonista Ane Pikaza eta bere Atentamente mia ilustrazioa izango dira. Interbentzio artistikoak amodio erromantikoa eta hark bultzatzen duen sakrifizioa jorratzen ditu, Arrikibarreko zoroaren istorioa abiapuntu hartuta. Bilboko Arrikibar plazaren historia kontatzen digu, bertako pertsonaia enblematikoaren bitartez. […]

Pikara Magazine aldizkari feministak eta Faktoria Lilak Bilboko San Frantzisko auzoan konpartitzen duten lokalean igande gauean pintaketak egin ditu talde faxista batek. Pikara aldizkariak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, erredakzioaren leihoan “Putas de Soros” idatzi dute eta pintaketa alderdi faxista baten gazte erakundearen izenean sinatu dute. Gaur goizean prentsa aurrean […]

Kamikaz Kolektiboak sorturiko Käffka antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian. Lirian eta Orion neska gazteen arteko maitasun istorioa kontatzen du antzezlanak. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak idatzi dute. Nerabezaroa eraldaketa garaia da, eta hori islatu nahi izan du Kamikaz kolektiboak. Etorkizunean gazteak egoteko lekuak dira Käffka eremuak, eta […]