Duela gutxi Espainiar estatuko Legebiltzarrak onartu duena. Patxi de la Fuente SOS Arrazakeria taldeko partaidearen ustez, erreforma hori aztertzerakoan hiru gai azpimarratu behar dira: eskubideen urraketa eta murrizketa, etorkinen “kategoria” berriak eta zigorren areagotzea. Patxiren ustez aipatu erreforma ez da batere progresista, kontrakoa saldu nahi badute ere. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Gaurkoan Ruper Ordorika hurbildu da gurera, New Yorken grabatu ditu Ruper Ordorikak lan berriko kantuak uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikarien laguntzaz eta Donostiako Elkar estudioan egin ditu nahasketak Jean Phocas teknikariarekin. Oier Guillanekin batera ‘Eskuen sustriak’ poema bilduma ezagutu dugu. Poema intimoak nahiz kolektiboak batzen […]

Musikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu dugu irrati emankizuna. Saharan hasi, eta bestelako doinuekin jarraitzeko, Durangoko azokaren atarian. Musikarekin jarraitu dugu, Mikel Laboari Bi kate bertsio berezia eskaintzeko, BAP! taldearena. Eta gero eitb.com eta bereziki ETBko albistegietako tarte […]

Azaroari dagokiona eta bertan ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta edo Monografikoa (Bel cantoari dedikatua). Horietaz gain, elkarrizketa pare bat nabarmendu du Lur Malleak,  Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak: Egoitz Askasibarri eta Pedro Zuberogoitiari egindakoak. Cobaya antzerki taldearen 40 urte edo Karrantzako esne makinak ere komentatu ditu Lurrek. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]

Ia bi orduko saio aparta prestatu digu gaurkoan Pedro Elias Igartuak kritikari guztiek XX. mendeko musikaren zutabetzat jotzen duten Leadbelly hobeto ezagutzeko, bere biziaren gorabeherak ezagutuz eta bere ibilbide musikalaren berri emanez. Askoren ustez, herri musikaren eta geroztiko musikaren arteko zubia eraiki zuten musikarietariko bat dugu Leadbelly, orotara grabatu zituen […]

Hilaren 26 eta 27 Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, Jabier Gil Medicus Mundi erakundeko bozeramaileak azaldu digunez. Malariak, gutxienez miloi bat lagun hiltzen ditu urtero munduan, eta oraindik ez dago txertorik. Jabierren ustez malaria pobreziari lotuta dago. Biltzarrean hainbat lagunek hartuko dute parte, besteak beste, Kolonbiako Manuel Elkin Patarroyo doktoreak. […]

Open Street map ezagutzen duzu? Munduko mapa librea da, wikipedia egiten den bezala osatzen ari den mapa. Euskal Herria ez dakigu esistitzen den, baina euskal herriak hasi dira mapeatzen bertan. Mikel Lizarraldek azaldu digu mapak zelan egiten diren. Eta mapan ibili gara gora eta behera, Durangora heltzeko. Azokatik paraje, Ahotsenea […]

Hilaren 25ean mundu osoan ospatzen dena. Gainera, ezagututako azken zenbakiek arazo sozial horren dimentsioa hobeto ulertzen lagundu dute: aurten dagoeneko 5 emakume hil dituzte Euskal Herrian; EAEn, 3.000 emakume baino gehiagok salatu dituzte tratu txarrak; iaz, tratu txarrak eman zituzten 1.142 gizonezko atxilotu zituzten… Egoera ikusita, Marije Etxebarriak (Bizkaiko Emakumeen […]