Larunbatean, hilaren 12an, Tolosan burutuko dituztenak “Biluztuz jantzi” lelopean eta Bilgune Feministak antolatuta. Elkarte horren Miren Arangurenek kontatu digunez, laugarren Topaketa hauetan hainbat galderari erantzuten saiatuko dira ehunka emakume abertzalek, besteak beste honako honi:  Euskal Herriko eraldaketa gauzatzeko zein praktika feminista behar dugu? Honen inguruko informazio gehiago www.bilgunetopaketak.mundua.com helbidean. Elkarrizketa […]

Durangoko azokaren garai hauetan ezinbestean aurkeztu behar dira disko berriak, ugari izan dira, gaur Audience gernikarren A shake in calm water eta Anariren Irla izan diskoak aurkeztuko ditugu. Disko zoragarriak biak. Hauekin batera, disko zaharragoak, oso interesgarriak era berean, Lambchop Damage edo Beth Ortonen Central Reservation. Ondo izan. Saio hau […]

Ekintzaile sahararrak 24 egun daramatza gose greban, Lanzaroteko aireportuan, Marokok pasaportea kendu ziolako eta bere herrira, Aiunera, bueltatu ezin duelako. Eneko Calle Euskal Herriko Sahararen aldeko Elkarteen Kordinakundeko kidea Aminatourekin egon da Lanzaroten eta emakume horren osasun egoera baita Marokoko zein espainair estatuko “jokua” ere azaldu digu. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]

Abenduari dagokiona eta gai nagusia “Ibilbideak tren geltokietatik”, bost ibilbide interesgarri proposatzen dituena.  Gipuzkoako Kartografia zaharra landu ondoren, “Euskara Bidaide” atalean Agosti Xaho errepublikarraz idatzi dute. Horietaz gain,  Kakalardoen inguruko erreportai luzea, ohiko argazki aderra eta erraz egiteko hiru txango agertzen dira. Urtarrileko zenbakian, Euskal Herriko bost hiriburuetatik abiatutako beste […]

HIRIA kolektiboan dabil Oihane eta arkitektura eta hirigintzan ditu bizibide. Duela hilabete batzuetako elkarrizketa oparoari jarraitu diogu, zeresan handia duelakoan. Gaurkoan honako gai hauek ardatz hartuta: * zer egingo zenuke Bilbo hirian hirigintza eta arkitektura gaietan erabakiak zeure esku baleude? * esku artean darabiltzan proiektuak: Corazon de María plazaren berregokitzea […]

Gaur Euskal Herrian zein kanpoan ospatzen dena. Euskara hizkuntzaren egoerak bultzatuta egiten da ospakizun hau, Tasio Erkizia euskaltzaleak azaldu digunez. Batzuentzat beste egun flokloriko bat izango da, Euskararen Nazioaren partaide sentitzen garenontzat, aldiz, egunero da euskararen eguna. Bilbon, eta hainbat euskal eragilek antolatuta, Plaza Barrian eta 7 Kaleetan ekimen batzuk […]

Hilaren 7tik 18a bitartean burutuko dutena. Gai nagusia klimaren aldaketa nola balaztatu izango da eta jakina, horri lotuta CO2ko isurketak nola murriztu. Goi bileran munduko mandatari asko izango dira eta ikusi beharko potentziek (AEBak, Europako Batasuna, Japonia…) zein herrialde emergenteek (Txina, India..) zer jarrera hartzen duten. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte […]