Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak. […]

Aste honetan aurkeztu du Ruper Ordorikak zuzeneko lan berria, besapean diskoa ekarri du eta berarekin batera Hamar terdietan lanaren inguruan hitz egin dugu. 2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko bilduma dugu honako hau. Gaueko 10:30ean. Bilboko Kafe Antzokian. 2000. urtetik aurrerako Mugalariekin, Alberto De La Casa […]

Pasa den astean Frantziako Legebiltzarrak Transgenikoei buruzko lege bat onartu zuen, ozta ozta eta ehun parlamentari bertan ez zirela. Lege berriaren arabera transgenikoen eta betiko laborantzaren bizikidetza onetsi dute. Beste batzuentzat, aldiz, “uzta guztiak kutsatzea eta laborantza biologikoaren hondamena onartu dute”. Eztabaida bizia dago gai honen inguruan frantziar estatuan: UMP […]

Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz […]

Pasa den martxoan argitaratutakoa 108.a da. Mahatserriko aldizkariaren azalean Santutxuko Bertso Eskola, Espetxean gerra zibilaren ondoko aldizkaria, Doctor Deseo eta Bingen Zupiria agertzen dira. Barruan, hasteko harridura sortu gaituen argazkia, Bilboko Udaletxeko atzekaldean 1991an eraitsitako S. Agustin tren geltokiarena. Gero, Euskarazko liburuak irakurtzeko kanpaina, Txurdinaga eta Santutxuko Euskararen astea, Manu […]