Ernst Grafenberg alemaniarrak pasa den mendeko 40ko hamarkadan “aurkitutako” puntu ospetsu hori izan du mintzagai Igor Erauzkin Biko arloko sexologoak. Duela aste gutxi beste ikerketa bat agertu da Italian: zer dago horren atzean, zer da G. puntua, horren bila ibili izanak zer suposatu du emakume askorentzat? Galdera hauei eta beste […]

  Pasa den astean mila bat abeltzainek manifestazioa burutu zuten Madrilen, COAG sindikatuak deituta. Besteak beste, hantxe izan ziren EHNEko kideak, eta EHNEko Alberto Llonak kontatu digunez, protesta espainiar estatuko Industriak esnearen prezioa jaitsiarazi duelako izan zen, litroko 6 zentimo hain zuzen. Jaitsiera horren atzean marka handiak eta ezagunak direla […]

  Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen […]

  Gaurkoan, azken bolada honetan areagotzen ari den etxebizitzaren krisia izan du mintzagai Josu Larrinagak. Josuren ustez, etxebizitzak eraikitzen jarraitzen duten bitartean finantza eta krisi ekonomikoak bultzatuta gero eta zailago da etxebizitza lortzea. Bestetik, EAEn ia 200.000 etxebizitza hutsik daudela gogoarazi digu. Auzia bideratzeko alokairu publikoaren aldeko politika eskatu du. […]

Euskal musikan izan diren azken nobedadeetako batzuk izango ditugu entzungai saioan: Sorkun & Vide Presidentes, Amaia Zubiria (Nabil) eta Morau eta Agotak (Kalamidadiak). Honetaz gainera, beste zenbait musikari izango dira gurean, hala nola, Absentee, Cat Power, My Latest Novel, e.a. Ireki belarriak!. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080328.mp3