Hirurogei urtetik gora ba al dago sexualitaterik? Galdera horri zenbait erantzun (baita galdera ere) eman dizkio Igor Erauzkin sexologoak. Nagusia kontzeptua azaldu ondoren, nagusiek zer nahi duten, zein desio duten bota du Igorrek. Modan dagoen sexualitate modeloarekin askotan bat egin gabe, nagusiei bizitza aldatzen zaie erabat jubilazioa hartzen dutenean […]

Saioa Olmo kolaboratzailea (irudian) izan da gaur Piperpolisen, funkyprojects taldeko lagunekin batera gerturatuko da. Funkyprojects sormen estrategikoko aholkularitza- eta ideiagintza-enpresa da, eta 2002az geroztik marka, hiri eta enpresentzat proiektu berritzaileak diseinatu egiten ditu. Bestetik Jon Gerediaga idazlea izango da. Jon Gerediagak bigarren poema liburua atera du, Pamiela argitaletxearekin. Jainkoa harrapatzeko […]

  Gaurkoan Josu Larrinagak urari lotutako zenbait gai izan ditu aztergai. Hasteko, duela gutxi Madrildik etorritako berria dugu: Mundakako kostaldean, CO2ko biltegi bat eraikitzea posible dela. Gero, Bizkaiko-Bilboko Ur Partzuergoaren hedapena izan du mintzagai. Hirugarrenik, pasa den larunbatean Iruñean “Itoitz hustu, Esa handitzeari ez!” lelopean izandako elkarretaratzea komentatu du. Bukatzeko, […]

  Saioaren bigarren orduan monogafikoa egin digu Pedrok Irlandako folk musikaz. Talde, kantari eta jotzaile bikainak ekarri ditu gure uhinetara. Honako hauek, hain zuzen ere: De Dannan, Four Men And A Dog, Andy Irvine eta Ron Kavana. Horretara baino lehen, ordea, denetariko diskoak entzuten jardun dugu Soinugelan: Alison Krauss eta […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. 2003ko Otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Bost urte igaro dira, ez dugu ahanztu, baina saiatu gara gehiago gogoratzen. Andoainen izan gara Pipirekin, Bartzelonan Jonekin, Bilbon Gotzonekin. Sarean ibili gara eta ozen esan dugu Egunkaria libre! Irratia.com egiten dugunok Egunkariaren aldeko irrati emankizuna egin gura izan dugu. […]

  Pasa den astean Greenpeacek Espainiar estatuko Autonomien kutsadura puntuei buruzko txostena atera zuen. Kutsadura iturri edo puntu arriskutsu gehien dituen erkidegoa EAE da: 26 puntu arriskutsu agertzen dira horretan, horietariko 10 Bizkaian, Iñaki Barcenak kontatu digunaren arabera. Errauste plantak, paper eta porlan fabrikak eta metalgintzari dagozkion batzuk dira kutsakorrenak […]

  Lerroburuak iradokitzen duenez, binilo txikiak edo singleak hartu ditu hizpidean gaurko saioan Pedro Elias Igartuak, beste garai batean, duela zenbait hamarkadatan, musika entzuteko ohiko bidea zen formatoa, alegia. Musikaren historian egiazko harribitxiak diren binilo txikiak ekarri eta gure gure disko jogailu zaharrean entzun ditugu beste behin. Eta binilo horietan […]

Gaurko saioari hasiera emateko Mikel Urdangarinen azken diskoa (Anek idatzi dit zutaz) entzungo dugu. Disko gozo eta samurra, argitaratu dituenen artean interesgarrienetakoa. Gero Balkanetako musika entzungo dugu, horretarako zenbait banda eta solista ekarri ditugu gaurko musibla honetara. Saio hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080213.mp3