Ipuin bilduma ekarri dugu piperpolisgo lehen tartean. Pasadan urteko udazkenean plazaratu zuen Eider Rodriguez idazleak ‘Haragia’ deituriko liburua. Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau. Liburuko lehen kontakizunak eman dio izena, ‘Haragia’. Musika Kokein taldearekin batera etorri da. Talde eibartarrak lan berria aurkeztu digu. Saioa deskargatzeko egizu klik […]

Mali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), […]

Otsailari dagokion 78. ale honen azalean hiru gai agertzen dira: Aratuste albuma, Imanol Agirre eta Grupo de Presion musika taldea. Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteak aragitaratzen duen otsaileko aldizkariak ohiko atal batzuk eskaintzen ditu: Gureak kanpoan, Inkesta, S. Inazio eskola, Deustuko historia… Horietaz gain, hasieran aipatutakoak: Aratuste albuma bildu dute deustuarrek […]

1

AHT saltzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainan tren horrek trafikoa arinduko duela behin eta berriro errepikatzen dute. Iñaki Barcenaren ustez, aipatutako hori ez da egia: alde batetik gero eta errepide gehiago egiten ari direla (Super Sur, Maltzaga-Urbina, Kadaguako eta Uribe Kostako korridoreak..); bestetik, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera AHTk […]

Lehenbiziko orduan, ohi bezala, denetariko musikak izan ditugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen Soinugelan. Honako hauek, hain zuzen ere, Souad Massi (Aljeriako emakume kantaria), Petti (On), Buddy Holly (1956 Complete Recordins), Alan Tyler (So Far) eta musika andalusia lantzen duen Luis Delgado espainiarraren As-Sirr izeneko diskoa. Horren ostean, bigarren orduan […]

2003an sortutako Umama!! benetan ekoizpen ona izan bazen, duela gutxi gora behera bi hilabete argitaratutako Umama 2 ez da atzean gelditzen. Zinez lan ederra burutu dute, tolosarrek: Hodeiertz abesbatza, Juantxo Zeberio, Gonzalo Tejada, Hasier Oleaga eta Mikel Anduezak osatutako jazz laukotea, Et Incarnatus orkestra eta bi haur abesbatza, Ereskitxo eta […]