Saioa deskargatzeko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna. Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu […]
Jordi Galceranen ‘Gronholm metodoa’ antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkeztu du pasadan astean Txalo konpainiak. Bihar eta etzi Arriaga antzokian aurkeztuko dute. Piperpolisen antzezlanaren protagonistekin bertatik bertara hitzegin dugu, Asier Hormaza, Itziar Ituño eta Joseba Apaolazarekin. Natura, kultura eta bidaiak izan ditugu mintzagai piperpolisgo bigarren tartean. Lehen bidaia aldizkaria euskaraz bada […]
Hautsak harrotu dituzte zenbait harrobik (edo egitasmok) azken bolada honetan Hego Euskal Herrian. Josu Larrinagak gaurkoan azaldu duenez, Erdizen (Baztanen) populazioak orain bezala bizitzea multinazional baten promesak baino nahiago izan du. Are gehiago, paraje naturalak ondo zainduta, zentzuzko turismoa bultza dezakete Nafarroako leku horretan. Gipuzkoan, aldiz, ospea hartu du […]
106. zenbakia atera berri dute Mahatserriko Batana Batu Kultur taldeko kideek, urtarrilari dagokiona. Azalean, Eneko Acero surflariak “Mundakako olatua munduko onena dela” esaten digu: Eneko, jaiotzez, santutxuarra da. Barruan beste 30 orrialde eta gai asko: Ernesto Erkorekaren Plazako Udal Bulegoen argazki bat, Jubilatuen dantzak Kiirikiño ikastolan, XVI. mendean jazotako Begoñako […]
Hotsa: https://www.soinumapa.net/ohozpelak/ohozpelak4.mp3 Hitza: Entzuten dugun musikaren ehuneko handi bat “loop”ak dira. Batera doazen ziklo labur errepikakorrak, matematikoak ia. Eta batera joango ez balira, edo batera joateko aukera asko balira?
Astelehena gogorra izan bazen, astearte eta asteazkenean gauzak ez ziren aldatu: AEBetako krisiak bultzatuta Asiako eta Europako burtsek puntu asko galdu zituzten egun horietan. Luis Guridiren ustez krisia maileguetan eta finantzan ematen ari da, urte batzuetan asko irabazi ondoren, ekonomia errealak eman duena baino askoz gehiago. Bestetik, krisia erreala […]
Espainiar estatu mailan agertu berri den ikerketa baten arabera, nerabeek batez besteko 14 urterekin izaten dute lehen sarketa harremana. Maider Altuna eta Igor Eruzkin Biko arloko sexologoen ustez, horren atzean aztertu behar diren hainbat gauza daude. Hasteko, egun inoiz baino informazio gehiago dute nerabe eta gazteek sexualitatearen inguruan, baina gustoko […]
Frantziar estatuko auzitegi batek genetikoki eraldatutako arto mota bat legez kanpo utzi berri du. Aldez aurretik Iparraldean, Parisen eta frantziar estatuko beste toki batzuetan nekazariek argi utzi dute transgenikoen aurkako jarrera. Josu Larrinagaren ustez garrantzitsua da auzitegi horrek emandako epaia, eta bereziki arrazoiak aipatu behar dira: kutsadura, hazien geroa eta […]
Aste honetako Soinugela emititzen zen egun berean Pettik Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eman behar zuela eta, Pedro Elias Igartuak luze aztertu eta komentatu du artista beratarraren azken lana. Disko bikaina, haren ustez, hainbat estilo biltzen dituena eta Pettiren potentzialtasunaren eta errealitatearen isla dena. Pettiren ahots sendoaz eta gitarra jotzeko modu […]
Lutxo Egia idazleak ‘Zubigilea’ eleberria istorioa Zorrotzaurren kokatu du. Azaroan “Zubigilea” deituriko bere hirugarren eleberria aurkeztu zuen bilbotar idazleak . Zubia eta hiria gai nagusiak dira nobelan bi istorio nagusi tartekatzen direla. Istorioetako bat gaur egun kokatuta dago, kontalaria Bilboko bulego bateko arkitektoa da. Arkitektura estudio batek Bilbon egitekoa […]
