Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]

Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomia feministaren inguruan aritu da. Ekonomia gizonen ikuspegitik eraikia izan da, hasiera hasieratik. Horregatik ekonomia ortodoxo edo ohikoa dena, akatsak dituen erreminta bat da. Adibidez, ekonomia ortodoxo honen funtsezko elementu bat hartzen badugu, homo oeconomicusa, ikus daiteke nola errealitatearen antipodetan dagoela. Beste neurri bat, adibidez, […]

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]

Eneko Bidegain Euskal filologian eta historian doktorea da, Lapurtarra Baionan jaioa. Mondragon unibertsitateko irakaslea da, baina aurretik Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari lanak egin ditu. Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan izan da “Zazpiak bat, atzo , gaur bihar” izenburuko hitzaldia eman du. Euskal herriaren zatiketa historian aztertzeaz gain, mugak dakarrena […]

Gaurko saioan Olmo eta Ekaitzen bisita izan dugu. Olmo Cascallar musikari lezoarraren proiektua da Hostoak, rock uztartzen duen taldea. Esku artean , ‘Live in Iturriotz’ izenburuko lana dugu du CD formatuan diseinu eder batekin  ‘live in iturriotz’ lanak gainera pelikula ere Dakar. Boskote formatuan zuzenean grabatu dituzte kantuak Oiartzunen. ‘Live in Irurriotz’ Herman […]

Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. […]

Eskoziako Parlamentuak baimena eman dio gobernuari Londresekin independentzia erreferenduma negoziatzek.  Gaurkoan  Europako egoera aztertu dugu Jon K. Billelabeitiarekin. Eskoziako referendumak egin beharreko bidea aztertu eta gaur egungo Europaren azterketa egin dugu.  Europa dikotomia batean faltsu batean  sartuta dagola komentatu digu, bi aukera jartzen hari dira mahai gainean; Europa edo eskuin […]