Kafe Antzokiaren datozen egunotarako agendaren berri eman digu Mikel Urbeltzek. Asteazkenean Kevin Morby izango da, banda osoarekin joko du eta azken lana aurkeztuko du Singing Saw deiturikoa. Euskal Herriko musika bulegoak ostegunean musika sariak emango ditu Kafe Antzokian. Sarien ostean Rural Zombies taldeak kontzertua eskainiko du. Larunbatean, sarrerak aurresalmentan agortu […]
Azaroko Berton aldizkariaren berri ekarri digu Lur Malleak. Hilabete honetan Urtxintxa eskolako kide Amagoia Osinalde elkarrizketatu dute. Ibilbide luzea du Urtxintxa eskolak jendartea balioetan trebatzen hezkuntza ez formalean. Urtxintxak egindako lanaren berri ekarri dute aldizkarira Amagoiari eginiko elkarrizketaren bitartez. Bestetik, Udazken jaiaren berri ekarri dute, Urriak 21tik 23ra Gaztedi Dantza […]
Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, Altsasuko auziari eman dioten trataera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa. Ahotsa.info agerkariko Pittu izan da gurean hori kontatzen. Orain, euren aurkako kanpaina berriro martxan dela uste du berak, baina pozik agertu da, jaso duten babesagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161122_hizpidea_pitu.mp3 Deskargatu hemen.
Kolonbiako bake ituna berresteko plebiszitua egin eta hilabete pasatxora adostu dute FARC gerrillak eta gobernuak bigarrena. Azken hilabetetan bertan gertatutako aztertu dugu Fakun Aznarez kazetariarekin batera. Aldaketa nabarmenena dakar akordio berriak, lehen adostu zutenaren kontrara, ituna ez dute Kolonbiako Konstituzioan txertatuko, Habanan hitzartutakoa juridikoki blindatzeko, itun humanitario bereziaren estatusa emango […]
Labetik atera berri!! Zea Mays –Harro- eta Willis Drummond –Tabula rasa– aizkorakada berriekin datoz; azaroaren eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock’n Roll!! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161118_artayorran_zeamays-willisdrummond.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan Black Friday-an sortutako eskaintzak komentatu ditugu, Nintendoren Mini NES aztertu dugu eta HBO-ko eta Amazonek Espainiako VOD (Video On Demand) merkatuan egingo duen agerpena aurreikusi dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean204.mp3 Deskargatu hemen.
Tokikom sariak banatu berri dira eta Hiruka astekariak jaso du azalik onenaren saria udan argitaratutako Txonbo egin gehigarriagatik. Bestetik “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburuaren gainean berba egingo dute Koldo Zuazo eta Urtzi Goitik, hilaren 22an, Algortan. Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan egon zen Battitta Boloqui , ostegunean argitaratuko den Hiruka egunkarian […]
Gaurko ekonomia atalean Joseba Barandiaran ekonomialariarekin AEBetako presidente berriak ekonomia alorrean hartuko dituen bideak aztertu ditugu. Kontu asko esan dira hauteskunde kanpaina eta antzerki handia izan da, ikusi beharko da esandakoak beteko dituen ala ez, Josebak zail ikusten du orain arte dituen merkataritza libreko akordioak ixtea, izan ere azkenean enpresa […]
Karmelo ikastola zaharrari bizia eman ziotela urte bete igaro da. Ospakizunetan ibili dira asteburuan. Bi urte zeramatzan hutsik ikastola zaharrak. Duela urte bete ikastola auzotarrentzat berreskuratu zuten. Urte honetan eginikoa eta etorkizuneko erronkak izan ditugu hizpide Iratirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121-Irati_karmelobizirik.mp3 Deskargatu hemen.
Azken bi urteetan 760.000 eurotik gora eman ditu mailegutan Koop57 kooperatiba etikoak, eta 400.000 euro baino gehiago dituzte aurrezkitan. Bi kopuruak berdindu nahi dituzte orain, eta, horretarako, bazkidetza kanpaina hasi dute. Egun, 75 bazkidek osatzen dute kooperatiba. Gorka Julio et Liher Gonzalez koop57ko kideak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121_koop57_erreportaia.mp3 Deskargatu hemen.
