Naziogintzaz berba egiten denean, normalean, kolektibitate baten kulturaz, hizkuntzaz, idiosinkrasiaz hitz egiten da, hori baino askoz gehiago dela uste du Koldo Zelestinok. Herrigintzatik naziogintzara deituriko saiakera plazaratu berri du Koldo Zelestinok eta guren izan da. Naziogintzaz, herrigintzaz gogoetak bildu ditu bertan, baita zenbait proposamen mahai gainean jarri ere, batez ere […]

Gaurko hizpidea magazinean nazioartera begira jarri gara. Aste bete pasa da Donal Trump garaile atera zela eta AEBko presidente berria da. Urtarrilaren 20en sinatuko du kargua. Oraindik hainbat kontu airean daude baina dagoenek eman du bere lehen elkarrizketa “Aurrekari penalak” dituzten etorkinak kanporatu edo espetxeratuko dituela adierazia du. Buruzagi errepublikanoak […]

Gaurkoan “Pasaiako Badia” dokumentalaren crowdfunding kanpaina izan dugu hizpide.  Lehenik eta behin Yuri Agirre,  eman dizkigu proiektuaren xehetasunak. Dokumentalak 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian jazotako gertaerak ditu oinarri. Lau egun lehenago poliziak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen. Torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideei deitzera behartu zuten. Martxoaren 22an Pasaiako […]

Vendetta taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria baina atzo lan horrek dakartzan bideoklipa aurkeztu zuten Bother The Police kantuari dagokiona. Lan berriak berrikuntzak ekarriko ditu, elektronika kutsua izango baitute Vendettaren abesti berriek. Pello Reparazek eman dizkigu azalpenak. Bideoklipei dagokionez lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortu dute. Taom […]

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]

Egunkarietako albisteak errepasatu eta beste begira da bat eskaini digu maria Gonzalez Gorosarri Kazetari eta ikertzaileak. Espainiako erregeak behin gobernua osatuta atzerriko agendari ekin dio. Espainiako monarkiak harremanik estuena Saudi Arabiako diktadorearekin du. Erregeak Espainiako enpresa pribatu bantzuenentzat kontratu pribatuak lor ditzake baina etekin pribaturik ateratzen du?. 2012an The New […]

Elvis Aaron Presley Missisipiko Tupelo hirian jaio zen 1935ean, AEBetan. Memphis-era aldatu, rockabilly-aren sortzaileetakoa izan eta, denborarekin, rockaren erregea bilakatu zen gazte hura. Aktore  moduan ere ezagutu genuen, baina ez konposatzaile muoduan, beti inork konposatutako doinuak kantatu baitzituen. Bere doinu arrakastatsuetatik bat aukeratu dugu bertsioak bilatzeko, eta Suspicious minds hau […]

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Gaurko saioan eskola egutegia eta ordutegia aztertu dugu Ana Perez Steilas sindikatuko kidearekin. Azken hamarkadatan eskola egutegia eta ordutegia ez da aldatu. Kristau jaiei lotua doa eta horrek ikasketetan izan dezakeen eragina aztertu dugu, izan ere Aste Santuko oporrak beti ez dira sasoi berdinean eta eskolaren plangintzak aldatu behar izaten […]

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz […]