Editorialean udaberriaren etorrera iragarri dugu eta bere esanahiaz jardun dugu. Un cafè amb Clara Garcia atalean Esne Beltza taldea elkarrizketatu dugu. El calaix de l’absurd-en, lehengo tabernak oroitu ditugu eta eskola jantokiez mintzatzen amaitu dugu. La pàgina següent-en, hiru eleberri historiko gomendatu ditugu Aste Santurako. L’embruix a les tradicions atalean […]

Peiremansek “Bigarren Saria”(Autoprodukzioa,2016) kaleratu berri du; Billboko Kafe Antzokian emandako prentsaurrekoa dakargu, Imanol Ubeda eta Gorka Urbizugaz; horrekin batera, Blaka, Fetitxe, Zingira eta Nigara Zuek bezalako proposamenaK. Altxa bolumena!  Egurrreee!! Biniloaren  apologian, 80ko hamarkadaz gogoratu gara (ahal izan dugun neurrian, behintzat) eta Akelarre taldearen “Bertsolari” kortan jarri dugu orratza. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160317artayorran_peiremans.mp3 […]

Zientzialari irratsaio honetan Naiara Barrado Izagirre astrofisikariak Pluton hartuko du mintzagai eta luze jardungo du gurekin azken urteotan eztabaidagai bihurtu den planetaz. Dena den, badirudi eztabaida hori, zientzialarien artekoa baino, kale mailako kontua dela. Edozein modutan ere, Naiara Barradok lehenbizi planeta nanoak zer diren azalduko digu eta gero, ildo beretik […]

Gaurko POTTO saioan, martxoaren 12an, eta zapatuarekin batera, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria izan dugu hizpide nagusi. Bertan izan ziren kantuan Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolari-munstroak; saio elegantea osatu zuten 60 lagunen aurrean eta Joxemiel Larrabeitiren aginduetara. Zelan ez, aurreko saioetan lez, agenda-proposamena ERE izan da, bertso-jana dagoen seinale. […]

Gaurkoan Bilbo Hiria irratian lankide dugun Jabi Zabalarekin mintzatu gara Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeei buruz. Lehen-lehenik, bertan hautagaiak aukeratzeko orduan erabiltzen diren sistemak azaldu dizkigu Jabik: caucusak eta primarioak; horren ostean, 3. Astearte Handia deiturikoan estatuz estatu izan diren emaitzak hartu ditu aipagai, errepublikanoen aldean Donald Trump nagusitu dela eta kubatar […]

Martxoaren 15ean, astearte arratsean, omenaldia egingo diogu Mieltxo Monfort lagun eta lankideari, agur ekitaldi baten bidez. Bilboko Kafe antzokian izango da, 19:30ean. Dakizuenez, otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxok, gaixoaldi labur baten ondoren. Gure asmoa agur ekitaldi xume baten bidez, irratian egin genuen bezala, Mieltxoren figura gogoraraztea izango da eta, lagun […]

Astero legez, Argia astekariak asteon jorratu dituen gai batzuk ekarri dizkigu Unai Brea erredaktoreak, oraingoan estudiora etorrita. Argiaren 2499. zenbakiaren edukietatik, hasteko, azalean ageri den Jose Luis Mendoza aipatu digu, Mikel Garcia Idiakezek egindako elkarrizketan, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak esan duenez, “interes pila bat daudela, politikoak eta ekonomikoak, gauzek […]

Asteburu honetako proposamen berezia Segurako XXI. Iparra-Hegoa Aste Kulturala izango da. Ibilbidea Goierrin bertan egingo dugu, Zerain herrian hain zuzen. Horretaz aparte, betiko lez, plater bat ( neguko menestra), disko bat ( Amorante proiektuaren “Dogma” kanta Rafa Ruedaren eskutik), liburu bat (Pako Suduperen “Txillardegiren borroka abertzalea”) eta agenda jorratuko ditugu. […]