Gaurko POTTO saioan, Algortan urtero jokatzen den Abra sariketaren XV. edizioaren berri izan dugu, eta bertan garaile Aitor Servier izan da, Maialen Akizurekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Probintzietan izandako jaialdietara jo dugu gero, Andoainen eta Alegian izan diren bertso-jaialdietako ale hautatuak ekartzeko. Notiziak eta agenda-proposamena ERE helarazi ditugu, zelan […]

Atzo bertan aurkeztu zuten CEAR Euskadik eta beste zenbait erakundek aniztasunaren tratamentua lantzeko garaian kazetariek eta hedabideek izan beharko luketen ardurari buruzko kanpaina, xenofobia, zurrumurruak eta mezu arrazistak ez zabaldu eta gaion trataeraren kontzientzia hartze aldera. Horren berri emateko, SOS Arrrazakeria Gipuzkoako kide den Anaize Agirre Larreta izan dugu gurekin […]

Mieltxo Monfort gogoratu eta hobeto ezagutu dugu gaurko saio berezian. Izan ere, testigantza zenbaiten bidez iragan ostegunean utzi gintuen lagunaren soslaia marrazten saiatu gara, bere dimentsio osoan eta ñabardura guztiekin osatu ezin izango genukeen arren. Mieltxo gaztea Bilbora heldu zen garaian abiatu dugu gure profil saiakera hau. Laura Mintegik gogoratu […]

Ridley Scott-en Blade Runner film ospetsurako Vangelis taldeak konposatutako kantu batekin eman diogu hasiera gaurko Soinugela saioari. Henry Mancini, Georgie Famen azkena, Hollywood Vampires, Belako eta Anari izan ditugu lehen orduan. Bigarren orduan, laster Bilbon izango dugun Lee “scratch” Perry maisuaren doinuak entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160225soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko […]

Arturo Elosegik ikerlan ugari egin ditu ibaiei buruz eta Euskal Herrian gutxik bezala daki zein egoeratan dagoen gure inguruneko ura eta, oro har, mundu zabaleko ura. Bere laguntzaz, herrialde aberats eta txiroetako uraren egoera aztertuko dugu, eta Euskal Herrian uraren gaia zertan den azalduko digu, bidenabar. Ura kaltetzen duten kutsatzaile […]

Bilbo Hiria irratiaren estudioek bisitari berezia izan dute; Kafe Antzokian egindako hitzaldia eta gero, Asierrek eta Erlantzek Jon Maia bahitu dute eta irratira eraman. Bertsolari zumaiarrak “Albaola itsas kultura-faktoriaren ” proiektuen berri eman digu, baita bertsolari-jarduna aztertu ERE. Zelan ez, Josu Zabalaren laguntzarekin ondutako saioan ez da falta izan bertso-agendarako […]

Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]