Gaur Aritz Galarraga kolaboratzailea izan dugu gurekin eta hasteko berri “txikiagoak” aipatu ditu, Ada Colauren alderdi berriarena aztertu baino lehen. Berri horien artean aipatu ditu Gironako alkate berriaren inguruko gorabeherak, Puigdemont eta Ines Arrimadasen arteko bilera, eta CUPeko emakumeen erreakzioa, azkenaldiko iruzkin matxisten aurrean. Gero, Ada Colauren egitasmoarekin eta Kataluniako […]

Gaindegiak egindako ikerketa baten arabera, Euskal Herriak 100.000 biztanle gutxiago izango ditu 2030ean. Salbuespena Lapurdi izango da, honek hazkundea ezagutuko baitu. Eta Plentzia-Mungia eremua, gutxiago baina haziko da. Gainontzeko eskualde guztiek, Gaindegiko koordinatzaile Imanol Esnaolak azaldu digunez, populazioa galduko dute bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Zuberoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160128hizpideaimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen

Jolas Zerrenda: 1. ZÉLIA BARBOSA Carcará 2. TAMBA 4 Samba Blim 3. GERALDO VANDRÉ Hora De Lutar 4. MILTINHO Faça Como Eu 5. ELIS REGINA Teresa Sabe Sambar 6. JORGE BEN Rosa, Menina Rosa 7. MARÍLIA MEDALHA Maria Moita 8. MILTON NASCIMENTO Tres Pontas 9. ELIS REGINA Roda 10. ZIMBO […]

Gaurko saioan Gotzone Barandika dugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan, Rosalind Franklin zientzialariari buruz hitz egiteko. Hurrengo minutuetan haren bizitzaren gorabeherak aztertuko ditugu lehenik. Gero, berak DNAren egituraz eginiko aurkikuntza zertan datzan komentatuko dugu, DNA bera azaltzeaz batera; eta hortik abiaturik, aurkikuntza hori dela medio, beste ikertzaile batzuek egin zioten azpijokoa […]

2015eko urteari behin betiko agurra egite aldera, POTTOko lagunek (Axier Goñik, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) atzera begiratua eskaini diote iragan den urteari. Bertso aukeratuen zerrenda ekarri dute entzuleen buru-belarrien gozagarri, beraz, piztu irratia eta… ke biba el berso!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160127potto.mp3 Deskargatu hemen

Eguneko izenburuak irakurri eta bi gonbidatu izan ditugu gaur horiek sakontzeko, Eñaut Mitxelena eta Nekane Zinkunegi. Eñautek, Gasteizen gertatutakoari aipamen txiki bat egin ondoren, atzo Iruñeko Txantrean etxekaleratze bat gelditu zela izan du hizpide. Nekanek, aldiz, Danimarkak errefuxiatuen inguruan atera berri dituen legeak komentatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaenautetanekane.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandetik, hilaren 24tik, Baionak badu gaztetxea, Zizpa izenekoa. Unai Arkauzek mugimenduaren bilakaera egin du, nabarmenduz azken bolada honetan lortu dutela kontaktua Herriko Etxearekin. Otsailean hasiko dira programazioarekin, eta Unaik kontatu digunez haiek kudeatuko dute gaztetxe berria. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideaunaiarkauz.mp3 Deskargatu hemen

Hor dago ideia: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean. Horretarako, zenbait elkarte desberdin bildu dira, eta data jarri dute lehen bilera egiteko, datorren larunbatean hilak 30. Hortik aurrera, urratsez urrats, 5 urteko epea hartu nahi dute sektore desberdinek elkartzeko, Iratxe Arriolak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen