Frantzian, azken atentatuen ondoren ezarritako larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea proposatu du gobernuak. Horregaz mintzatu gara Oihana Etxebarrieta kolaboratzailearekin. Aitorpen batekin abiatu da Oihana, Frantzian gertatzen dena Hego Euskal Herrikooi urrun geratzen zaigula esanda, baina Espainian gertatzen dena bezain garrantzitsua dela eta Iparrraldean eragiten duten neurri larriak direla onartuta. Salbuespen […]

Abadiñon San Blas dela oroitu, asteroko koplatxo bi (Apolo-ri gorazarre), eta Bilboko Koplilla txapelketari aipamentxoa, Potojorran taldeak esku hartu baitzuen iragan larunbatean bertan. Ondoren, gaurko gai nagusia: zapatuan Donostian ospatu zen BERTSO EGUNA. Goizeko saio musikatua, arratsaldeko saio nagusia (Kursaal aretoan), afaria eta afalosteko saioa. Bestetik, Bardoak eta Arabako Kuadrila […]

Euskaldunon jatorria misterioa da oraindik eta, horretaz baliaturik, edonork edozer esan eta idatzi ohi du. Zientzialari adituak urduri eta artega jartzen dira halako artikuluren bat argitaratzen den bakoitzean. Horregatik, gaurkoan Koldo Garcia Etxebarria ikertzailea gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira, gaiaz zientifikoki dakiguna azal diezagun. Oro har, genetikaren baliabideak komentatu ditu […]

GITE-IPES elkarteko Lurdes Rodriguezek antolatu dituen Kartzela kalera, emakumea eta kartzela jardunaldiak aurkeztu dizkigu, egunotan, jardunaldien aurkezpenean adierazi bezala, “espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea” aztertuko baitute hainbat alderdi edo ikuspegitatik. Dudarik gabe nabarmenduko den parte hartzaileetako bat Angela Davis afroamerikar ekintzaile, hizlaria eta idazlea izango da, horregatik Davis […]

Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen […]

Travellin’ Brothers taldeak One Day In Norway izeneko diskoa aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Euren zazpigarrena egiten duen diskoa argitaratu du Leioako seikoteak eta, izenak dioen moduan Norvegian grabatu dute, egun bakar batean: Loiutik hegazkinez irten, Oslora heldu, furgoneta hartuta Notodden herrira heldu, bertan jaialdi batean jo eta, han bertan […]