Mundu oso bat dago idazteko, baina gaur Eremuz Kanpon hastapenera egingo dugu. Hitzak baino lehenago baitatoz fonemak eta izkiak, soinuak.Abezedario oso bat; Abededarioa agian. Gaur, Eremuz Kanporen laugarren denboraldiko laugarren atalean, Josu Zabala, Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal gonbidatuekin gatoz. Proiektu kitzikagarri, haluzinagarri, gertagaitz eta burutu batez ariko gatzaizue: EUSKAL […]

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]

Gaurko saioan bi liburu izan ditugu bidai lagun. Aritz Gorrotxategiren ‘koldar hutsa zara’ nobelaz aritu gara. 90eko hamarkadan kokatu du istorioa, idazle izan nahi duen gazte bat da nobelako protagonista, Peru. Bestetik poesia Goizalde Landabasoren eskutik etorri da; plazaratu berri duen ‘Babeserako kopia’ poema liburuaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151110piperpolisgoizaldelandabasoetaharitz.mp3 Deskargatu hemen

Hilean behin, Agus Perezek antzerki eta dantza munduan izan direnak eta izango direnak komentatzen ditu. Urrian “Kreditua” izan zen Arriagan, eta hilaren hasieran Vertedance/Jiri Havelka Leioan. Datorren asteburuan Medea, Edipo Rey eta Antigona izango ditugu Arriagan, eta datorren astean Huts Teatroaren “Etxekoak” Bilbon, Leioan eta Durangon. Bukatzeko, Durangon ere, hilaren […]

Egunero bezala, izenburuak irakurri ta gero, Ibai Trebiñok eta Nagore Uriartek sakontzeari ekin diote gaur, gai berberarekin: Kataluniako prozesua. Ibairentzat, atzoko “deskonektatzeko” erabakia aurrerapausu garrantzitsua da. Nagorek, bestalde, Masen diskurtsoa nabarmendu du, CUPeri bidalitako keinu batzuk ikusi dituela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151110hizpideahibaitrebinoetanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

Denbora luze pentsatzen eman ondoren, pasa den udaberrian jarri zuten martxan Lakari kooperatiba, Zarautzen. Orain, lau emakume horiek denda ere ireki dute, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzeko asmotan. Leire Udabek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151110solasleireudabe.mp3 Deskargatu hemen