“Etxerako lanak: alferrik galdutako arratsaldeak?” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, eta gehiegizko etxerako lanen gai horrekin hasi da gaur Unai Brea erredaktorea biharko data duen 2482. zenbakia aurkezten. Petsonaia Jose Yoldi kazetaria da, eta Bestelako gaietan “Osasunaren autokudeaketa: Erleen pozoiz sendatu elkarlanean” artikulua dugu. Erdiko kaieran, aldiz, Donbass: Gerra […]

Urteak eman ditu unibertsitateari (EHU eta UEU, besteak beste) lotuta, eta orain hilabete batzuk askatzen hasi da Fernando Mijangos. Perretxikotan joateko eta baserrian ibiltzeko astitsuago eta askeago. Leioako kanpusa eraikitzen be ibili zen, gainera, behargin, irakasle hasi baino urte batzuk lehenago. Hura bai lan gogorra! Irakasle sartu (berrrogei urte inguru […]

Asteburu honetan “Jentilen etorrera” ospatuko dute Ataunen, eta bide batez, Ataungo San Martin eta San Gregorio auzoetatik ibilbidea egiteko aprobetxatuko dugu. Horrekin batera , betiko moduan, errezeta (tipula zopa), liburua (Pirritx eta Porrotxen bilduma berria), diskoa (Izaki Gardenak) eta bukatzeko agenda jorratuko ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151106zeingou.mp3 Deskargatu hemen.

Lur Malleak Prest aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu digu, urriari dagokiona. Bertan, elkarrizketa nagusia Boga garagardoa egiten duen Urtzi Ugalderi egin diote. Erreportajean San Inazioko Levante plazaren itxura berria aztertu dute, eta artikuluan duela gutxi aske geratu den Txente Askasibarrekin hitz egin dute. Literaturan Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburua jorratu dute, […]

Atzo, hauteskundeei begita, Mariano Rajoy UPNko Esparza jaunarekin bildu zen. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, gero Nafarroako gobernuaren Erreforma fiskala komentatzeko. Hernando Mikelarenaren “Sin piedad” liburuaz ere hitz egin du, eta Agendan Iruñea kantuz eta Oskorriren despedidea aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151106hizpideabujanda.mp3 Deskargatu hemen

9. atala: Incerteses tardorenques. Editorialean aitortu dugu Halloween Castanyadari gailendu zaiola, UEFAk estelada jazartzen ari dela aipatu eta Kataluniako autodeterminazio prozesua nola dagoen aztertu dugu. Clarak kafea hartu du Itaca Band taldeko kideekin. El Calaix de l’absurd atalean barazkijaleekin ika-mikan ibili gara. El llegat del pastor txokoan, Kataluniako olerki ezagunenen […]