“Karibu, Axeri!” esango´tsie hamar egun barru Newlands-eko umeek irrifartsu, Kilimanjaroko magaletan den komunitatera itzulitakoan. Eskolara publikora joateko modurik ez duten haurren hezkuntzan laguntzen duen Born to Learn elkartean jo eta ke hasi ziren duela urte pare bat, eta hara doa bueltan… Historia berezi honen gainean solastu gara ordubetez swahilieraz ikasten […]
Berbaz
Gonbidatu bereziak eta euren soslaiak ondo ezagutzeko solasaldi sakon eta bereziak Eleder Aurtenetxerekin. Larunbatetan 19:00etan eta errepikapena ostiraletan 15:00etan.
Bere bizitza osoan kirola garrantzitsua izan da. Txikitan kilometroak egiten ei zituen etxean korrika. Gerora, furbolean, saskibaloian, palan,… irakasle moduan, entrenatzaile, prestatzaile fisiko, taldeko presidente, guraso gisa gaur egun,… Kirolekin enpresa martxan jarri zuen duela hamar urte inguru, kirol kudeaketan,… Kirolaren garrantziaz, arriskuez eta neurriaz solastu gara. Kirolak gizartearen izaera […]
Jolas kooperatiboen laborategeia zabalik dago. Hilean behin elkartzen dira Eutokian jolasean, jolasak ikertzen, jolasekin jolasten, azken batean. Jolasa, pertsona heldu gehienok bazter utzita badugu ere, gatazkaren aurkakoa da eta. Beste modu batera, asko jolasten den komunitatean indarkeria eta borroka gutxiago,… Bestetik, Desazkundea taldean ere ari da Bea, eta hain zuzen, […]
Mendebala jaialdian saria eman diete eta “Thoughts” (pentsamenduak) diska grabatzeko aukera izan dute horri esker: SEAFOID (“zoramena” gaelikoz) taldea da. Hiru asteburu buru-belarri Tío Pete estudioan Urdulizen eta orain, zuzenekoetarako gogoz. Marta musikazalea betidanik. Era guztietako saltsetan ibili zale, Eibarreko mariatxi talde batean ere badabil! San Patrizio egunean Kafe […]
Hotzean sartu gara irratira aspalditxoko partez, triputsik. Hobest aholkularitza enpresatik ezagutzen dugu Maite, blog interesgarria idazten duela, azken aldian ARBELA izeneko saioetan topo egin izan dugu. Halako baten bota zigun, “noiz irratikoa?” duela urtebete inguru gonbitea egina genion eta… Bere burua aurkezteko gogora ekarri digu 15 urte eman zituela Gipuzkoako […]
Artega ei zegoen bazkaltzera heldu garenean. Zer egin? Argi: ardao apur bat bazkariagaz :-)! Raka-raka atera dira hainbeste kontu interesgarri, eta haietako ale batzuk uhinetara: Abusu Sarean, eskolan “auzo osoa behar dogu ume bakoitza hezteko” sinisten zutelako hasi ei zana; Bidelagun proiektua, auzoko jendea […]
Anarkista, punkia, eta kantari barik ohiularia dela esan digu bere burua aurkezteko, besteak beste. Anarkismoa zer den? Besteak (gizaki, animali, inguru,…) zapaldu barik, libre, etika baten barne bizitzen,… saiatzea. Zaila eta kontraesanez jositako bidea da eta. Etsaiak (norbera etsai nagusi, sarri) sortu munduan korronte kontran, mugak gainditu nahian. Anarkiaren galbahetik […]
Begoñe Olabarria, “Hodeien azpian” diska aurkezten aurreko astean Ruper Ordorika Kafe Antzokian eta han topatu Begoñe. Di-da, datorren eguastenean? Ondo. Euskarari lotua bere bizia, bere jarduna beti. AEKn irakasle, bertso-eskolak, kantuzalea, Berbaz elkartean eta “Zer Diño?” aldizkarian ardura-taldean duela 15 urtetik. Juanjo Respaldizaren eskutik heldua eta ibilia… Aldizkaria bertako euskaraz […]
Madrilen jaio eta 15 urterekin hasi euskararekin harremanetan. Jendartean ikasi geroztik nagusiki, eskolatik aparte eta beti ikasten ari, kuriosidadeari eta atseginari jarraituz. Artikulu eta nobela ugariren ostean “Gauzen Presentzia” eta “Gizajendearen ahitzea”: argitara eman azken urteotan. Saiakera liburu biok “progresoa”ri bazter askotatik (garraioa, eskola, hirigintza, generoen artekoa, osasuna, lujoa, aldian […]
Ordiziar bilbotartua. Oso ezustean suertatu zitzaion Bilboratzea orain hamarka urte, eta ezustean deskubritu zuen gizarte hezitzaile jardutea zela bere gogoa. Halako baten zeinu-hizkuntzari buruz entzun zuen, eta “ze kontu martzianoa, hori ikasi behar dut nik ere!” pentsatu eta egin. Guk be, beste gai asko genituen buruan gaurko barriketaldirako (bere bidaiak, […]
