Askatasuna ematen omen du, nor bere denboraren eta ekintzen jabe, eta enpresa sortzeko grina Andonik eta beste hamar vaivata-kideek. Team Academy, Finlandiako estiloan ekintzailetzaz ikasten. Finlandiara ikasketa-bidaia urtarrilean 1200 €ren truke, interesatuta? Surflarien elkarguneak sustatzen, erreminta fabrika txikiari marjina igotzen laguntzen,… “eureka, HAMAKAK!” etorri zaigu burura, hamaka gehiago behar ditugu […]

Kriminologiaz eta kriminologoen eta kriminalisten arteko aldeaz. Hirigintza krimifugoa edo hirigintza krimipetoa? Gipuzkoako prostituzio jardueraren mapa: egindako ikerketaren berri. Prostituzioa: faktore kriminogenoa; emakumeen bazterketa; etorkinena; atzerriko “harrobia”; ikusezintasuna,…Prostituzioa arazo eta proxenetak gozoan? Euskal labeldun “hanpoiak”. Gaiari buruz ikerketa mardula egin du Ahoztarrek azken urteetan eta horren barri plazaz plaza emateko […]

2

 Austingoa Bilboaldean izan dugu “Gamestorming” (Jolasak, lan-bilera eraginkorragoen giltzarri) ikastaro bat ematen eta irratira etortzeko gonbiteari baiezkoa eman digu pozik. Bilbon zer inpresio jaso duen (zirraragarria) eta zertan ibili den (ardao beltza ere gustoko :-)!.  Pentsamendu bisualaren garrantzia. Zirriborro iraultza zer eta nola. Zirri-afariak Bilbon. Austingo bizimodua bizia (munduko musika […]

Guztiak gara sormentsuak eta bizitzako esparru ugaritan agertzen dugu izaera hori: kaleko elkarrizketa baten, sukaldatzen, dutxapean kantuan zein izerapean… Sormena eta umorea, inprobisazioa, askatasuna, ez epaitzea,… elkarren lagun. UP-ARTeko Miren eta Ibanegaz ordubete inguru BERBAZ. Blogari (eurek egindako argazki edo marrazkiak burura daotzkien ideia xelebreen osagarri) ekin zioten komunikazio alorreko […]

Kresala (alde zaharra, Bilbao): denda. Eta bilgune interesgarria ere bai. Han egin genuen Keparekin topo, aspalditxoan ikusi barik. 3 urte eta erdiz izan dela Valentziako Zen tenplu batean,… “irratira behar dok!”, eta baietza. Eta han izan gara berbaz: irrikengandik askatzea, gogoaren moldeen erreaktibitateetatik eta patroi emozionaleetatik askatzea; sufrimenduaren jatorria eta […]

Areatzako zubitik pasa eta hantxe begi aurrean aspaldi amestutakoa eginda. Bizkor behera eta Lino Astobieta, saltsan. Irratira bai? Baietz, jakina, eta astebetegarrenean, irratira sartzeko orduan bertan Irene eta Ekaitzegaz agertu… Gelatxoa bete eta bete bihotza ilusioz, esperantzaz, atseginez… Bilbon eta alde urbanoan oro har, ortu-guneak eta fruta-arbolak gero eta ugariagoak […]

Nola lagundu antolakunde bati eraginkorragoa eta zorionekoagoa izaten? Nola lortu talde-lan armoniatsua? Zer ekarriko lioke horrelako lan-mundu bat gizarteari? Horrelako kezkak ditu Evak egunerokoan eta aholkulari dabil aspaldian antolakundeetan. Psikologia ikasketak egin behar zituela argi zuen txikitatik eta geroztik ere beti galdera berriak egiten eta gehiago ikasten dabilen horietakoa dugu. […]

Arte Bizkarra Kulturgintzak horren berri emanez mezua (gero jakin genuienez, Gorkak berak kudeaketarako darabilen plataforma da ABK). Gero etxeko salan agertu zitzaizkigun BeHIok.  Ondotxo ezagutzen dituen BHIetan (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) egositako burutazioak eta ziriak hitzez eta marrazkiz emanak liburu bereziki atseginean. Tantaka edateko edabea. Dastatu eta luzarorako ostea dakarrena. Zer […]