Ekainaren 26an (19:00-22:00) jai polita Basauriko Mariaenean, joan nahi duten neska-mutil, andra-gizonentzat zabalik. Desioak aztertzeko, gutako bakoitzarengan dagoen aniztasuna esploratzeko eta guztien artean kontu erotikoen bilduma egiteko izandako tailerraren itxiera ospatzeko jaia.Saioak urteak daramatze sexologia lanbide duela. Eta badaki horretaz zeozer. Plazerra izan da solasaldia gaur ere, eta horra agertu zaizkugu sexu-bulegora […]
Berbaz
Gonbidatu bereziak eta euren soslaiak ondo ezagutzeko solasaldi sakon eta bereziak Eleder Aurtenetxerekin. Larunbatetan 19:00etan eta errepikapena ostiraletan 15:00etan.
Buru-mapak gainezka egin digu gaur solasaldi/jolasaldiaren 20. minuturako. Etorri oparoa Ainhoak eta Agusek. Muhinean dabiltzala emoten dau. 4 adar marraztuak genituen hasteko: Eguzki Dantza. Roy LittleSun. Pagorriaga. Osanatur. Euskera. Aitxakia: ekainaren 20tik 30era, Pagorriagan (Gipuzkoako Murumendin), Eguzki Dantza (One Heart Dance) izango dugu. 10 gau eta egun norbere muhinean egoteko, […]
Amets egingarri bat hurrengo 10 urte barrurako? “Gizarte ekologikoago, justuago eta demokratikoago bat, horrekin konforme” erantzun digu ordubeteko betearen ostean Joserrak. 20 urte egin barri dituen Bizigain aspalditxo, jendeari gonbite argia: “Gure Santutxuko txokora hurbildu nahi eta bat egin kontsumo ekologiko, arduratsuaren alde? Bolondres jarduteko eta pilo bat ikasteko astirik […]
Freskotasuna, hutsak lasai egiteko aukera, umorea, adierazteko premia, sortzeko grina,… Horrelakoak aldarrikatzen ditu Andonik eta horrela ibiltzen omen dira euren film laburrak egitean, Eta aldi berean ahalik eta jende gehinarengana iristea, eragitea helburu,… aske eutsita. Zaila askotan. Urri errealitatean. Michael Moore bat, akaso? David Lynch, “arriskugabea” izanik sistemarentzat? Kulturaz ere […]
Santutxuarra, Londres-Australia- Bartzelona-Bakio bizitoki azken urteetan, kostaldeko pausaleku lasaia eskertuz orain. Australian urte bete egina Amaiak, hango oroitzapenetan usnaka ibili gara, batek daki-eta inoiz hango paraje ederrak bisitatzeko aukerarik izango ote dugun! Bere lanbideak, bere inpresioak, aborijenak, alkohola eta erreserbak,.. Azken urteotan Eskenan (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak) dabil lanean. […]
17 urte zituenetik gehiago ibili da Eibar eta Euskal Herritik kanpo bertan baino. Lanak eramaten duela gehienbat batetik bestera,… eta pasioak, intuizioak, bat-bateko barruko deiek. Bueltan EHra, erdi-lo izan dituen txokoak berpizten zaizkio barruan, hizkuntzak eragindakoak, kasu. Bere espezialitatea? Antolakundeak (gizartea eraldatzea xede duten elkarteak, gobernuak eta GKEak, nagusiki) euren […]
Hilabete batzuen ondoren, 2014an lehengoz Berbaz, eta aurrerantzean http://bitakora.arrosasarea.org-ra ere begira! Aurreko udazkenean Txirbileneako Gune Irekiko topaketa baten (Zer-nolakoak dira bizitzea merezi duten bizimoduak?) ezagutu genuen Saioa Bilbon bizi den ortuellarra. Desazkundea/Feminismoak sustatutako topaketan. AEKn eta EHUn ibili izan da azken urteetan, lan-jardunak gehiegi markatzen gaituen mundutxo honetan. Beti irakurtzen […]
Bigarrenez etorri zaigu Angel irratira denbora gutxian. Hambre Mallabiako baserrian jaioa. Bertan mundu zabal bateko lagina izan zuen aurrean txikitan. etxaunak zein errentadorerik txiroena, pentsamolde eta sineskera ugaritakoak,… eta aniztasun horrek jendartekorako asko eman zion. Saizarbitoriari ere (sasoi baten han ibilitakoa bera ere,…), nonbait, “Bihotz bi”rako eszenatoki egokia piztu zion,.. […]
Bilbon, Galdakaon, Soraluzen, Igorren,… ibili izan dira Gorka Torre eta familia kurri, BiziTokiren barri emoten, hezkuntzaz, gizarteaz,… solasean. Bizi-bizi dago gaia, goraka dator. Hazten ari da “eskola-eskeptikoen” multzoa. Beste kontu bat da iritzi horri jarraituta ekitea. BiziTokin 2009an elkartu ziren dozena bat lagun. Urte pare bat ikasten, ikertzen, eztabaidan eman […]
Garazitarra. Euskaraz ikasten Bizkaira etorria duela urte pare bat. Orain espainola eta ingelesean jardunean gogor ere bai. Kultura arloan ibili nahi du lanean, oso gogoko duen esparrua. Dantza garaikidea, batez ere. Jaialdietan. Ekoizpenean. Ikasi dugu zerbait inguruan zer den: Hiria Dantzan, Errobi (Itsasu), Río Loco (Tolosa/Toulouse),… Bere aurreko urteetako bidetik […]
