Arrasatearra, Bilbon bizi dana. Euskalgintza, ekintzailetza, gazteak, parte hartzea,… horietan ibili izan da urtetan Amaia. Orain bete-betean Garaion Sorgingunean, Ozaetan (Araba): sorkuntza, natura eta ondarea, hiru hanka dituen errealitate magikoan. Mari, antza, han, Elgeako mendikatearen magalean, hantxe hartu ohi du atseden,… Ozaetan, 250 biztanleko herriskan, ekonomatoa, Plisti-Plasta, Kiribilore, Garaion,… kontu […]

Zaintza partekatua gorakoa doa, arin azken urteotan. Eta alde agertzen da Amaia. Abokatu gisa izan duen esperientzia luzeak indartzen du bere ustea. Hitzarmena adosteak duen garrantzia eta abantaila ugariak azaldu dizkigu. Epaiketak saihestu, energia, dirua, kalte sikologiko gehigarriak saihestu,… Ofizioko batzuen lukurreru ospe merezia atzean uzten ari garela, sinistu nahi […]

Internet zurrumurrutxo bat besterik ez zenean hasi zen Araiz gai hauetan lanean. Jokoen programazioa du gogoko. Ziztuan ei doa denbora programatzen aritzean. Nor bere kaiolatxoan, baina sareak lotutako “lagun” asko “gertu”. Edozein tresna legez, Informazio eta Komunikazio Teknologiek arriskuak ere badituzte. Batzutan ez horren nabarmenak. Esaterako zer arau dago gaur […]

Oso etxeko sentitu gara. Gozo, argi, alai, dantzan… holango etxe asko beude! Euskera, hezkuntza eta sorkuntza, Yolandaren etxearen 3 zutabe nagusiak dira horiek. Oso argi bota dau. Hasiera-hasieran. Bizitzan zehar aukerak eginda argituz joan izan da, “nahi izan ez ditudan gauzak baztertuta, bidean” eta alde bakoitzetik gustokoena hartuta, bere errezeta […]

Umetan bai, jolasean murgilduta bete-betean. Hortik kanpoko munduan ibiltzeko zailtasunak,… heztea deitzen dioguna, hein handi batean horretan datza, ekinaren ekinaz jolaserako grina hori bazter dezagun “laguntzen”,…  Gure izatearen muinetik ateratzen,… eta gero lanak berriro ere jolasaren mundu magikoan murgildu ahal izateko! Eta ze sorpresa ederrak orduan,… barruan nuen nik ere, […]

Mikel Azanza, hezitzaile bokazioz, coach senez, beti ikasten Iruñea eta Urdazubi artean haurtzaroa, fraile hasi La Salleko irakasleen eraginez,… eta puntu baten sentitu inguru hartan gizarte eskaerei eta euskerari entzungor egiten zitzaiela. Urteak eman ditu irakasle eta zuzendari Artxandape Ikastolan eta kudeatzaile Ikastolen Elkartean. Hezkuntzaz aritu gara, beraz, Mikelen pasio […]

San Frantzisko kalea, 8 (Bilbo). SF8 espazioa. Iragana eta etorkizuna bertan. Atzo (2014-10-6, astelehena, SanFrango jaien luzagarri 🙂 inaugurazioa eta azaroan hasita egunero zabalik. Bilbotar agerikoa. Goi sukaldaritzako eskaratzeetatik ihesi (rock star-en pare ibili izan ei dira asko, sukaldetik eta lan-taldearengandik urrunegi, sarriegi) bere bideari gogotsu ekin berri dio. Konpartitzea […]

Harparekin etorri da irratira. Duela gutxi Iñigo Zulaica Antigüedades dendako kontzertu berezian harpa zaharrago, handiago bat erabili zuen, historia berezia duena, gainera. Han ezagutu genuen Olesia, eta ukraniarra izanda euskeraz egiten zuela jakitean,… irratirako hau! Sudur-okerrek (bere abizenak horixe esan nahi omen ama-hizkuntzan 🙂 kalea du maite, harpa kaleratu, jendearengadik […]