Igande honetan Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dugu Arrosa Sareko irratiek. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emanen dugu, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko. Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Baina igande honetan ere Zebrabidea egingo […]

Aurreikusita zegoen moduan, eguerdian eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin. Ehuka gazte zenbiltza Plaza Berriko arkupeetan euren proiektuen mahaietan. Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar […]

Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 10ean aratusteek Bilboko […]

San Tomas azokaren jarraipena egin dugu zuzenean Bilboko areatzatik. Urtero legez, Bilboko Konpartsak goizetik hasi dira Areatzako jai gunea berotzen. Goizeko 11:00etan eman diote hasiera, eta ordu horretan ireki da beraien txosna, San Nikolas elizaren aurrean. Goizean, txosnaren atzeko aldean, Bilboko Konpartsen egutegiak salgai egon dira. Horrekin bat, txerrikien eta […]

Abenduaren 21ean San Tomas Azoka egingo da, Bilbo Hiria irratiak saio berezia egingo du San Nikolasetik, 12:00etatik 14:00etara zuzenean arituko gara.  Areatza eta Plaza Berriko ingurunea Euskal Herriko kaleko azoka nagusi bihurtuko da. Bertan, produktu askotariko 276 saltoki ipiniko dira eta: barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, […]

Hastear da Bertso Txapelketa Nagusiko finala BEC-en. Gu hemen gaude zuzenean, eta hemen egongo gara egun osoan, zuzeneko seinalea Potto saioko lagunen komentarioekin igortzen. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izango gara mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Has dadila olinpiada […]

Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu  kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi […]

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]

Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu […]