XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren […]

Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta gaur aurkeztuko dugu jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango ditugu zuzenean gurekin. Diskoa […]

Gaurtik aurrera irratiaren eguneroko zuzeneko jarduna eten egingo dugu, saiogile, editore eta kolaboratzaileok ondo merezitako oporrak gozatzeko. Datozen egunotan webgunean aurretiaz grabatutako gaikako saio batzuk argitaratzen jarraituko dugu, baina goizetako Hizpidea informazio saioa eta Ibaizabal magazina ez ditugu egingo. Aste Nagusian, berriz, indarberrituta bueltatuko gara, aurreko urteotan egin dugun legez, […]

Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen […]

Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean. Saioa lekua kokatuz abiatuko dugu, Albiako lorategitik zuzenean arituko gara. Bilboko erdigunean kokatuta gaude, inguruan Ibanez de […]

Zorioneko gaude Bilbo Hiria irratian, izan ere, zientzia kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2016an euskaraz sortu eta argitaratutako lan bat saritu behar zuten CAF-Elhuyar sarietan, eta gure irratiko Xabier Monasterio irrati esataria izan zen saritua, ZIENTZIALARI irrati saioaren baitako, Minbizia eta beronen metastasia izeneko piezarengatik. Sari banaketa ekitaldia iragan ostiralean egin […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]