Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte. Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin […]

25 urte pasa ei dira jendea, askatasun egarriz, justizia nahiz giza eskubideak eta ankerkeria nahiz bizimodu grisa bereizten zituen murrura era baketsuan igo zenetik, jendearen askatasun goseak murruetako harri bakoitza jatea lortu zuenetik, Anarik zubietakoak bere kanta ederrenetarikoan nola. Murrua eraistea lortu ei zuen jendearen fede onak, askatasunzaletasunak, neba-arreben arteko […]

Denbora eta bizitza. Zinema eta denbora. Filmak denbora objektiboa zalantzan jarri eta denbora subjektiboetan murgiltzeko aukera bezala. Soinu bandan berriz Michel Legrand, Ludovico Einaudi, M-ak Corinne Marchand, Blondie, Bach, Julie Delpy, Bety Mugan, Flaming Lips, Family of the Year eta Anari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/141120eremuzkanpodenbora.mp3 Deskargatu hemen. Eta opari, hizgai izan dugun film […]

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik […]

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela […]

Konturatu gabe joan zitzaigun Eremuz Kanporen bigarren denboraldia. Han atzean gelditu da eta urruntzen jarraitzen du oraindik ere, David Lynch-en errepide galduan marra horiak atzean gelditzen diren bezala. Konturatu gabe igaro zaigu baita gure entzuleen belarri estoikoei emaniko atsedenaldia. Joan da minutu, ordu, egun ta astez betetako hilabete pare hori […]

Zinemak zerbaiterako balio izan badu, etorkizuna irudikatzeko izan da. Segundoan hogeita lau aldiz oroitzen dugun aurreko argazkiaren sentsazioari mugimendu deritzogun bezala, datorrenari, etorkizun dagoena irudikatzeari, deitzen diogu patu, fede, profezia. Distopikoa, katastrofikoa, klaustrofobikoa, iluna, argia, ordenatua, kaos hutsa… zinemaren pantailak behin eta berriro eraman gaitu giza espeziearen geroaldietara. Asmamenez betetako […]