Ikasturteko azken Eremuz Kanpo izan dugu gaurkoan, Pedro Elias eta Xabier Monasterio bahituta. Ikasturtea amaitzen da eta gogoratu ditugu Eremuz Kanpok bederatzi hilabeteotan izan dituen 33 ordu, 300 folio gidoi, hiru teknikari, hiru mikrofono… Narzisoren mitoa berreskuratu dugu gure buruari barre pixkat egiteko. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.  

Gaur Monty Python taldeari buruz jardun dugu. Zinemari buruzko saioa da gurea eta hala ekarri ditugu gaurkoan zinemagile bezala Monty Pythonak, baina gaur aipatuko ditugun pantailaratutako lanez gain, bstelakoetan ere aritu ziren, batez ere euren medio naturala bilakatuko zen telebistan. Seriotasuna galduta ere, gauza serioez jarduteko sortutako taldea. Txunditu eta […]

Printzipioz John Waters pentsatuta genuen arren, bizitzaren gora eta beherek aurrea hartu digute, eta azkenean erlojuz kanpoko omenaldi bat eskaintzea erabaki dugu, munduak emandako zinema maisu handienetariko bateri, Andrei Tarkovskyri, alegia. Zazpi film “bakarrik” (kar kar kar) egin zituen Andreik. Emango al digu astia, saio bakarrean maisulan hauek denak aipatzeko? […]

Goiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten […]

Amaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio […]

Hari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini […]

Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda […]